GARA > Idatzia > Ikusmira

Euskal Herriko Laborantza Ganbararen hirugarren denboraldia, oztopoak oztopo

Euskal Herriko Laborantza Ganbara bere hirugarren denboraldira iritsi da, eta esan behar da oztopo guztien gainetik iritsi dela. Ez du erraza izango, ordea, hemendik aurrera ere, frantses Estatuko Administrazioak ez baitu batere gogoko Euskal Herria esparru duen edo errealitate horren erakusgarri den inolako egiturarik eta, beraz, Ganbarak ez du aitorpen ofizialik. Prefetak hainbat Herriko Etxek emandako diru laguntzak baliogabetzea erabaki zuen, Ganbarak herriarentzako interes orokorrik ez zuela argudiatuta, baina laborantzari buruzko lan estatistikoak, aholkularitza lana eta hainbat proiektu lagundu eta gauzatzen dituen erakunde batez halakoak esatea bultzada politiko jakin baten adierazle baino ez da; ez da herritar guztien zerbitzuan dagoen administrazio batek erakutsi beharko lukeen jarrera, behinik behin. Baina, hori gutxi balitz, administrazio fiskalak donazio pribatuak zergetatik kendu ahal izatea eragotzi zuen. Bi auziok epaitegietan daude, erantzun zain. Nolanahi ere, Laborantza Ganbarak bitartean ez du bere lana eten; aitzitik, haren lan esparrua gero eta zabalagoa da. Oztopo guztien gainetik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo