Areto futbola | Ohorezko Maila
Onenen artean sartzea da MRA Navarraren helburua
Nafarrek Kopan jokatzeko txartela eskuratzea eta Ligako bigarren fasea jokatzea dituzte helburutzat
Jon LEUNDA | IRUÑEA
MRA Navarra izango da aurten ere Ohorezko Mailan arituko den euskal talde bakarra, Excesa Bilbok ez baitzuen maila horretara igotzerik lortu. Irurtzungoak, ordea, aurten ere denboraldi ona egiteko asmoarekin abiatuko dira.
Denboraldi berria hastearekin batera, zaleak beti jokalari berriei begira egoten dira eta aurten lau izango dira aurpegi berriak. Horietan erakargarriena, edo ustez garrantzitsuena, Joel portugaldarra izango da. El Pozo Murcia taldetik dator 25 urteko jokalari hori eta hegalean edo pibot postuetan joka dezake. Itxaropen handiak dituzte beregan zuzendaritzako kideek, entrenatzaileek eta zaleek .
Bera ez da, ordea, Nafarroako hiriburura etorriko den jokalari berri bakarra. Robert madrildarra, Jaminho brasildarra eta Ruben segoviarra ere Imanol Arregi entrenatzailearen agindu- etara izango baitira.
Robert, Boadilla Las Rozas taldetik dator, 29 urte ditu eta hegalean jokatzen du. Jaiminho brasildarra, berriz, Playas de Salou taldetik dator eta oraindik 22 urte ditu. Etorkizun handiko jokalaria dela iragartzen dute, baina agian pazientzia izan beharko da berarekin. Atzealdeko hegalean jokatzen du. Azkenik, Ruben ekarri dute Caja Segoviatik. 23 urteko jokalari honek, hegalean, edo pibot postuan joka dezake.
Arnaldo eta Gomez
Berdeek hastear den denboraldi honetarako izango dituzten bajarik garrantzitsuenak Gomezena eta Arnaldorena izango dira. Lehenengoa Valentziara joan da, haiek ere amets egiteko moduko taldea egin baitute, eta kolorez aldatzeko garaia heldu zaiola erabaki du jokalari espainiarrak.
Arnaldoren hutsunea ere nabarmena izango da nafarren artean. Urte mordoa zeraman Imanol Arregiren aginduetara, eta zaleek ere asko maitatzen zuten jokalaria. Aurtengo denboraldian, ordea, Portugalen jokatuko du, Benfica taldearen koloreak defendatzen.
Iruñean arituko ez den bestea Paulinho portugaldarra da. Beregan itxaropen handiak jarrri zituen MRA taldeak, baina ez du lortu bere maila ematea eta utzita joan da Playas de Castellon taldera, ea han hasten den duena erakusten. Horiez gain, Ossorio, Usin eta Joseba ere ez dira arituko berdeekin.
Helburuei begira jarrita, berriz, MRA Navarraren asmoak bi izango dira GARAri Carmelo Villamarinek, taldeko prentsa buruak, esan zionez: «Hasteko, lehen itzulia estreinako zortzien artean amaitzea, horrek Kopa jokatzeko txartela emango baitigu. Gero, Liga amaieran ere estreinako zortzien artean izan nahi dugu, horrek Ligako azken fasea jokatzeko aukera emango digulako. Hortik aurrera, datorren guztia ongi etorria izango da. Aurrekontua ez daukagu handia, eta horiek lortzen baditugu, denboraldi ona izango da», esan zuen MRAko kideak.
Liga hasiera guztietan faboritoak zein diren aipatu behar izaten da eta garbi dago, betiko moduan, Interviu eta El Pozo Murcia izango direla. Azken urte hauetan talderik indartsuenak izan dira eta aurten ere tituluak irabazteko moduko taldeak egin dituzte. Dena dela, aurtengo denboraldirako beste talde bat ere gehitu zaie madrildarrei eta murtziarrei, Barcelonak ere onenen artean burua sartu nahi baitu.
Orain arte Barcelonak ez du areto futbolaren aldeko apusturik egin. Ez zuen diru gehiegi jartzen, eta Ohorezko Mailan doi-doi zebilen. Orain, ordea, diru sarrerak izateko beste iturri bat ikusi dute. Areto futboleko Ligan telebistak gogor sartu dira eta, futbolarekin eta saskibaloiarekin batera, Estatu espainolean gehien jarraitzen den Liga bihurtu da areto futbolekoa.
Hortaz, aurten diru asko gastatu dute, fitxatzeak ere asko eta onak egin dituzte eta, horiek beren emaitzak ematen badituzte, Intervirurekin eta El Pozorekin tituluen aldeko lehian aritu beharko dute. MRA, berriz, talde horiei sustoren bat ematen ahaleginduko da, lehenago ere emateko gaitasuna azaldu baitu.
Irurtzungo taldean izan dira aldaketak eta, joan direnen artean, Arnaldo eta Gomez dira nabarmernenak, biak izan baitira garrantzitsuak. Etorri direnen artean, Joel portugaldarra da izar nagusia.
La Liga comienza esta noche para el MRA Navarra. En el primer choque, los entrenados por Imanol Arregi recibirán la visita del Armiñana Valencia, a partir de las 21.00 en el Pabellón Universitario. El choque se podrá presenciar en directo a través de las cámaras de Teledeporte.
El conjunto valenciano es nuevo en la categoría, ya que logró el ascenso el año pasado tras superar a penaltis al Bilbo en el quinto partido de las eliminatorias para el ascenso. Aunque los rivales son novatos, los navarros piden precaución, ya que los valencianos se han reforzado bien y tratarán de poner en aprietos a los verdes.
Pese a ello, los de Irurtzun quieren dar inicio este nuevo ejercicio de la mejor manera posible y tratarán de empezar a sumar puntos cuanto antes. En la pasada edición, el MRA no tuvo un buen comienzo aunque los primeros rivales fueron los más fuertes. En cambio, en esta temporada los primeros contrincantes son en teoría equipos que tienen que estar luchando por la permanencia, por lo que el conjunto de Irurtzun está obligado a sumar de tres en tres. Para el choque de hoy, el técnico Imanol Arregi tiene a todos los jugadores disponibles.
El Armiñana Valencia se ha reforzado bien, con el objetivo de no pasar apuros y para ello ha fichado a Jordi, Rivero y Fali, los tres del Cartagena, al brasileño Alex procedente del Spartak Shelkovo a Crispi del Pontevedra y a Manu del Playas de Castellón.
La directiva del MRA Navarra hace un llamamiento a sus seguidores para que acudan al Pabellón Universitario para que los jugadores reciban el aliento de la afición.
El duelo de esta noche será dirigido por los colegiados asturianos Gallo y Martínez