GARA > Idatzia > Non Zer

Agerraldi literarioa

18/98+ lan taldeak Kirmen Uriberen «Haize» testu literarioa aukeztuko du

p058_f01_95x68.jpg

Kirmen Uribe idazleak «Haize» izeneko testua sortu du, eskubide zibil eta politikoen defentsa egiten duena. Testua 18/98+ lan taldearen esku utzi du, bere erabilpenerako eta sumario horren bidegabekeria juridikoa azalarazteko. Biharko ekitaldian testua irakurriko du Garbiñe Biurrunek, Ramon Zallo, Olatz Altuna eta Iñaki Beraetxerekin batera. Julio Pardo margolari donostiarrak irudi berri bat egingo du eta eskubide zibil eta politikoen defentsarako hainbat kanpainatan erabiltzeko eskainiko du. Rafa Rueda musikariak lagunduko du ekitaldi osoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo