Alar Sevillano Amatriain, Ainoa Ortiz Bengoetxea eta 488 sinadura Ismaren lagunak
Muntaia polizialik ez, Isma etxera
Idatzi honen bidez gure lagun Ismael Fakhri Delgadoren egoera salatu nahiko genuke. Tolosar gazte hau, beste hiru gazterekin batera, 2002ko irailaren 29an atxilotua izan zen Zaldibiako herrian Hodei Galarragaren omenaldian parte hartzeagatik. Atxiloketaren ostean aske geratu arren, ondoren iritsiriko zitazion auzipetzean lau urtetako espetxe eskakizuna egin zioten. Epaiketa burutu eta horren aurkako errekurtsoak egin ostean, Gipuzkoako epaitegiak zigorra bere horretan uztea erabaki zuen. Ondorioz, Martuteneko espetxean aurkitzen da.
Lehenik eta behin, zigorraren gehiegikeria salatzen dugu, berak egin ez dituen ekintza batzuengatik espetxeratua izan delarik.
Bestalde, dispertsioa jasateko duen arriskua ere hor dago, bera zein ingurukoen sufrimendua areagotuko duelarik.
Gu, haren lagunak garenok, egoera hau salatzeko premia ikusten dugu. Berak eta euskal presoek jasaten duten egoera ikusirik, dei bat egin nahi dugu: Isma eta euskal presoen eskubideen alde denok batera lanean tinko jarrai dezagun.
Animo Isma!