GARA > Idatzia > Euskal Herria

ETArekin «bukatzeko» Gobernuak ez duela elkarrizketa erabiliko esan du Rubalcabak

p014_f02_088x072.jpg

GARA |

Estatu espainoleko Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabak ETArekin amaitzeko elkarrizketa alboratu eta «beste eskema» batean pentsatu beharra dagoela esan zuen, orain arte erabilitako formulak ez baitira «berriro izango».

Irrati saio batean egindako adierazpenetan, Rubalcabak argudiatu zuen su-etena bukatu zela Zapateroren gobernuak erakunde armatuak eskatzen zituen «helburu politikoak» ez zituelako onartu. Are gehiago, ETAri egotzi zion ez duela «elkarrizketa nahi eta bai inposatzea». Horrek, legitimitate aldetik, «garesti» irtengo zaiola esan zuen.

Hala ere, erakunde armatuak «min» egiteko gaitasuna daukala esan zuen Barne ministroak, nahiz eta, bere ustez, Segurtasun Indarrak ondo prestatuta egon.

Barne Ministerioko arduradunak EAE-ANVren ilegalizazioa ere izan zuen hizpide. Berak azaldu zuenez, frogak eskuratzen dituzten bezain laster, «hurrengo minutuan» auzitegietara joko du Gobernuak.

Ilegalizazioa, oraindik ez

Baina oraindik ez dela «posible» azaldu zuen eta, alde horretatik, Alderdi Popularraren jarrera kritikatu zuen. Bere ustez «badakite une honetan ez dagoela frogarik eta Gobernuaren eta PSOEren estrategia ezagutzen dute gai honetan». Rubalcabak Estatuko segurtasun indarrak eta epaileak «lanean» ari direla esan zuen bai eta ez daudela geldi. Bere ustez,PPk EAE-ANVren ilegalizazioarekin hauteskundeetan emaitzak hobetu nahi ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo