GARA > Idatzia > Pilota

Partida Altsasun

Irujo berragertzeak ikusmin handia sortu du

Iberoko pilotariak azterketa gisa erabiliko du gaurko norgehiagoka, 75 egun jokatu gabe egon ondoren, San Mateotarako prest dagoen ala ez ikusiko du

p049_01_97x168.jpg

Aritz SORZABAL | DONOSTIA

Bi hilabete eta erdi partidarik jokatu gabe egon ondoren, Juan Martinez de Irujo kantxara irtengo da gaur ia uda osoan lesionatuta egon eta gero. Altsasuko frontoian antolatutako jaialdiak ikusmin handia sortu du (22.15, ETB-1), Iberokoa guztiz osatuta dagoen ala ez ikusteko aukera izango baitute zaleek. Oscar Lasa izango da Martinez de Irujoren bikotekidea partida honetan. Aurkariak, berriz, Sebastien Gonzalez eta Aitor Zubieta izango dira.

Garrantzi handiko norgehiagoka da, gertatzen denaren arabera, aurrelari nafarrak erabakiko baitu Logroñoko San Mateotarako prest dagoen ala ez. Igandean torneo horretako partida du Martinez de Irujok, Aspek jardunaldiko programan sartu baitu. Duela aste gutxi arte lesionatuta egon da pilotaria eta behin baino gehiagotan errepikatu du Logroñon egongo dela guztiz osatuta egonez gero.

Azken hamar egunetan egindako hiru entrenamendu serioetan lesionatutako eskuin sorbalda probatu du, baina benetako froga gaurkoa da. Hain zuzen ere, partida bat denez, bere burua estutzeko aukera izango baitu. Joan den asteartean egindako azken lan saio gogorrean lesioa hobeto dagoela ikusi zuen. Hala ere, aurrelaria oso zuhur ageri zen. «Lehenbailehen jokatu nahi dut, baina zentzuduna ere izan nahi dut», nabarmendu zuen.

Dena ondo joanez gero, beraz, Martinez de Irujo Logroñoko Adarragan izango litzateke igandean. Partida benetan zaila izango luke, Aritz Begino bikotekide duela. Donostia Hiria Torneoko irabazleen aurka neurtuko bailituzke indarrak; Oinatz Bengoetxea eta Abel Barriola leitzarren aurka, alegia. Baina norgehiagoketa hori posible izateko Irujok gaurko azterketa gainditu behaarko luke Altsasun.

Sake batean min hartu zuen

Martinez de Irujok ez du partida bakar bat jokatu iragan uztailaren 1ean eskuineko sorbaldan mi hartu zuenetik. Abel Barriolaren aurkako neurketa batean izan zen, Nafarroako lau eta erdiko finalerdian, Zarauzko Aritzbatalde frontoian. Arazo fisiko hori abuztuko lehen egunetan nabaritu zuen berriz entrenamendu batean. Sake batean -Barriolaren aurkako partida horretan ere sake batean lesionatu zen- mina nabaritu zuen eta entrenamendua utzi behar izan zuen.

Froga medikuak egin zituen eta lesioa oraindik osatuta ez zuela adierazi zuten emaitzek. Abuztuaren 31n Aspek iragarri zuenez, hala eta guztiz ere, bere osasun-partean, erresonantziaren eta ekografiaren arabera, Irujoren lesioa erabat sendatuta zegoen. Orduan hasi zen entrenamendu saioak gogortzen, frontoietatik at bi hilabete eta erdi egon ondoren sasoia berreskuratzeko.

Advertencia de la Federación internacional

La Federación Internacional de Pelota Vasca (FIPV) advirtió ayer mediante un comunicado que sólo a ella le compete la organización y denominación de los Campeonatos del Mundo de Pelota, a raíz de las divergencias creadas en varias competiciones, la última la que se está disputando en San Francisco (EE.UU).

La FIPV remarcó que «ningún partido internacional podrá disputarse sin la autorización de la FIPV y de la federación nacional correspondiente», al tiempo que subrayó que ninguna federación estatal afiliada a la FIPV puede participar en competiciones con entidades no afiliadas sin la previa autorización de la FIPV.

Se juegan las finales en Lezo

A las 17.00 se disputan las finales del Memorial Josetxo Etxandi de Lezo. En juveniles se miden Idoate-Agiriano y Ropón-Galaza, en sub-22 juegan Andreu-Etxeberria y Urtasun-Otxandorena, y en primera Muguruza-Bengoetxea se mide a Larrañaga-Auxkin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo