GARA > Idatzia > Non Zer

Euskaltzale guztiak Lizarrako Euskararen Egun ona pasatzera gonbidatuta daude

Aurten ere Lizarrako Euskara Batzordeak (Gazte Asanblada, AEK, Garean, La Bota Peña, Gure Izkuntza Elkartea eta Begi Bistan) Euskararen Eguna antolatu du, euskararen normalkuntzaren aldeko lanari jarraitzeko asmoz. Goizean kaldereteak prestatzen hasiko dira eta haurrek marrazkiak eginen dituzte; 14.30ean, herri bazkaria (txartelak euskaltegian salgai daude) eta ondoren euskaraokea eta dantza, Vianako Besterik Gabe gazte taldearekin; 23.00etan, rock kontzertua Lizarraldeko taldeekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo