GARA > Idatzia > Musika

Galderak? Galderekin emandako 53 erantzun?

p054_f02_109x152.jpg

Ritxi AIZPURU

Musika argitaratzailea

Kontsumitzaileak musika doan lortzeko trabarik ba al dago? Musika-kontsumitzailearen gogoa asebeteta dago? Nola ulertu behar da musika? Negozio bezala? Aisialdi legez? Industria kultural bezala? Ideien hedapen modura? Musika-kontsumitzailea da errege? Zer da pirateria? Musika eta ideiak hedatzen ditu P2Pk? CDak kopiatzea gauzak konpartitzearen aurka doa? Zergatik egin daiteke negozioa musikarekin? Jendeak gustuko duena erosten du? Jendeak gustuko duena kopiatzen du soilik? Zergatik ez da erosten musika? Garesti al dago? Zer salneurrik egin diezaioke aurre kantuen doakotasunari, kopiari edo emuleri? Zer da ilegalitatea? Kantuen egile guztiek nahi dute jabegoaren babesa? Zergatik daude copyrighta duten abestiak Youtuben? Youtube irekia bada, zertan gabiltza itsasoari hesiak jartzen? «Txarrak» al dira disko etxe multinazionalak? Zer dute «onetik» independenteak? Zenbat disko etxe geratuko dira Euskal Herrian? Ordaindu gabeko musika egon daiteke? Zergatik ordaindu behar da musika? Egun ba al dute errentagarritasunik diskoek? Babesleen dirua onar daiteke diskoetan? Iragarkiak entzun behar dira diskoa entzun aurretik? Internetek disko etxeak desagerraraziko ditu? Soilik salmentek esan dezakete zein den musika «ona»? DRMak pirateriaren aurkakoak dira? Musikaren eta musikarien salmenta eta ospea zorteari zor zaizkio? Non geratzen da kantuaren balioa? Eraginkorra da komunikazioa? Disko etxeek irauteko kudeaketa globala derrigorrezkoa dute? Grabatu, kaleratu, sustapena egin, editoriala gauzatu eta zuzenekoak bideratzea da disko etxeek artistari egin beharko lioketen kudeaketa globala? Disko etxeen izena aldatu behar da musika-enpresaren ordez? Musika denden etorkizuna mundu digitalean dago? Boterea monopolioetan dago? Itunesen negozioa Ipodak saltzea da? Musika atal espezializatuak sortu (Basque) lehenago identifikatzeko gustukoak izan daitezkeen musikak? Musikaren doakotasunari aurre egin diezaiokeen gauza bakarrak ere doan izan behar du? Eskukoek musikaren industria-eredua aldatuko dute? Lehia egotea komenigarria da? Aurreko galderek Euskal Herrietarako balio dute? Euskal Herrietan musikak beste era batera funtzionatzen du? Durangoko Liburu eta Disko Azokak noiz arte eramango du «disko» izena? Euskal Herrietako musika zer da Euskal Herriak gabe?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo