GARA > Idatzia > Musika

DISKO BERRIAK Aritz Sound System

Auzoko kolore biziak

p058_f02_185x100.jpg

Katalunian azken urteotan sortu den musika ekimen interesgarrienetakoa dela uste dugu. 2002an Julian Urigoitiak jarri zuen martxan. Julianen sendiak biltegia zuen Sant Gil kalean, Bartzelonako Raval auzo zaharrean. Julian musikazale amorratua da, disko jartzaile eta ekoizle ezaguna. Biltegia grabazio estudio bihurtu ondoren auzoan zegoen musika aberastasuna elkartzea erabaki zuen eta estudioaren ateak auzoko musikari desberdinei ireki zizkien. Raval auzoan mundu osotik etorritako jendea bizi da eta Julianek kultura desberdin horien guztien aberastasuna diskoetan elkartzea lortu du. Lehenengoan, «Raval Ta Joie» (2003) izenekoan, 23 musikariz osatutako bandak parte hartu zuen. Katalunia, Estatu frantsesa, AEBak, Maroko, Argentina, Ginea, Aljeria, eta munduko beste txokoetatik iritsitako jendea aurki daiteke 08001 ekimenean. Munduko txoko desberdinetan garatutako doinuen eragina nabaria da; reggae, rai, rock, rap, etab. Guztia hizkuntza desberdinetan abestutako kantuekin. Bigarren diskoak lehenengoaren bidea jarraitu du. Oraingoan, ordea, luxuzko laguntzaileak izan ditu ekoizpen eta masterizazio lanetan. Ekoizpenean Laurent Gueneau izan du lagun; besteak beste, Khaled, Barbesko Orkestra, Faudel, Ismael Lo edo Africa Bambataa-rekin lan egin izandakoa da. Masterizazioa, berriz, Mike Marsh-ek egin du Londresen (Bjork; Oasis; Depeche Mode; Massive Attack; Chemical Brothers edo U2 taldeekin lan egin izan du).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo