Aizkora | Nafarroako Txapelketa
Hamar kirolari lehiatuko dira finala jokatzeko bost txartel lortzeko asmoarekin
J.L. | DONOSTIA
Nafarraoako aizkolari Txapelketako kanporaketa jokatuko dute etzi Uharte Iruñean, 17.30ean hasita. Bertan, honako hamar aizkolari hauek hartuko dute parte: Mindegia, Larretxea, Nazabal, Lopez, Senosiain I.a, Senosiain II.a, Vicente, Kañamares, Barberena eta Rekondo..
Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko moztu beharko ditu. Lehenengo sailkatuak finala jokatzeko txartela eskuratuko du, eta azkenekoak, berriz, datorren urtean Bigarren Mailan aritu beharko du.
Zaleek Miel Mindegia ikusteko gogoz daude. Joan den abenduan min hartu zuen, eta hilabete asko egon behar izan du geldirik. Aizkorarako berriro gauza izango ote zen ere zalantzak izan ziren, baina Ezkurrako aizkolari beteranoa prest dago plazetara itzultzeko.
Udan saio batzuk egin ditu, eta bihar Latasaren oroimeneko saioan izango da, baina lehiaketan berriro ere igandean hasiko da. Gauzak ongi joanda, finalean izan beharko luke, Nazabalek eta Laretxeak beharko luketeen bezalaxe.
Hiru horiek finalerako txartela ez lortzea ezuste handia izango litzateke denentzat. Beste bi postuetarako, berriz, gauzak estuago egon daitezke, baina badirudi Lopez, Barberena eta Senosiain I.a izan daitezkeela aukerarik gehien dutenak. Hala ere, besteek ere sasoiko daudela erakutsi dute, eta ahaleginduko dira finalerako bidea egiten.
Azkeneko saioak ere badauka jadanik data; izan ere, Etxarri Aranatzen jokatuko baitute datorren urriaren 7an.