GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Idi-probak | Lehiaketa

Bost egunetan erabakiko dute Laukinizko auzia

J.L. | DONOSTIA

Bost egunetan erabakiko dira Laukinizko idi-probak. Bertan jokatuko dituzten saioetan, gaur egun dabiltzan ia uztarririk onenak neurtuko dira.

Gaur abiatuko dira ekinaldiak, eta lehen egun horretan, Andrakasen, Telleriaren eta Laskiren idiak neurtuko dira. Bihar, berriz, Mendiperen, Aurtenetxeren eta Txertudiren idi pareak lehiatuko dira. Etzi, berriz, atseden eguna izango dute, eta ez dute probarik jokatuko. Astelehenean itzuliko da lehiaketa, eta egun horretan, Izetaren, Andrakasen eta Laski III.aren uztarriak neurtuko dira.

Asteartean, berriz, Olabarrietaren, Zerainen eta Lopategiren idiak arituko dira, eta azkeneko egunean, asteazkenean, Lasaren, Letearen, Landazabalen eta Txausonen idiak izango dira nor baino nor, aurrekoek egindako markak apurtzeko asmoarekin. Ekinaldi guztiak 21.30ean jokatuko dituzte Laukinizko probalekuan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo