zesta punta | Munduko Txapelketa
Buruz Burukoa abian jarriko dute Landerrek eta Arriagak
Munitibarren gaur hasten den txapelketaren finala irailaren 30ean izango da
GARA | BILBO
Munduko profesional mailako zesta punta txapelketako banaka zein binakako txapelketa aurkeztu zuten atzo Bilbon. Partidak gaur bertan hasiko dira Munitibarren, Arriaga eta Landerren arteko norgehiagokan (22.30ean).
Iñaki Goikoetxea txapelduna beste bi tituluen bila arituko da berriz asteburu honetik aurrera, egungo Buruz Buruko eta Binakako munduko txapelduna baita eta guztira zortzi titulu lortu baititu txapelketa horretan: lau banakakoan eta beste lau binakakoan, hain zuzen ere.
Arriagak eta Landerrek jokatuko dute lehen partida horren ondoren, final-laurdeneko beste hiru partidak etorriko dira asteburuan. Jose Angel Iribar atezain historikoak egindako zozketan erabakita geratu ziren kanporaketak. Hauexek izango dira: larunbatean, Goikoetxea eta Lopez lehiatuko dira, baita Irastorza eta Enbil ere; igandean, aldiz, Bereikua eta Elizegi neurtuko dira.
Azken partida horrek ikusmin eta morbo handia sortu du, bi pilotarien artean liskarra sortu baitzen duela aste batzuk jokatutako Biarrizko Urrezko Eskularruko finalean.
Hurrengo astebururako Bereikua-Elizegi eta Arriaga-Landerren arteko lehien garaileak nor baino nor arituko dira eta Irastorza edo Enbil, Goikoetxea edo Lopezen kontra arituko da. Finala datorren irailaren 30ean izango da, Durangoko Ezkurdi frontoian.
Bilbon ere Munduko binakako txapelketa ere aurkeztu zen. Txapelketa urriaren 5ean hasi eta 20an edo 21ean amaituko da. Pilotariak, zozketa baten bitartez, bi multzotan banatu dituzte. A multzoan Bereikua-Lopez, Goikoetxea-Enbil eta Arriaga-Irastorza egondo dira; eta B multzoan, berriz, Lander-Félix, Zen- Arriaga eta Alberdi II.a-Elizegi. Txapelketa sistema buelta bakarreko ligaxkakoa izango da, lehenengo bi sailkatuek finalerdia jokatuko dute eta kanporaketa horien irabazleak finalean egongo dira.
«Norgehiagoka gogorra»
Prentsaurrekoan, pilotariek bihar hasiko den txapelketaren atarian dituzten sentsazioak azaldu zituzten. Egungo txapeldun Iñaki Goikoetxeak partida gogorra espero duela larunbate anadierazi zuen. «Imanolen -Lopez- aurkako norgehiagoka gogorra izango da, biak oso ondo ezagutzen baikara. Miamin egunero elkarren aurka jokatzen dugu eta norberak dituen akatsak ezagutzen ditugu», nabarmendu zuen. Binakakoan talde zaila duela aurreratu zuen. «Enbil bikotekide izango dut, eta horrek ziurtasuna ematen dit. Txapelketa horiek oso politak dira, baina ez diot helburu zehatzik jartzen nire buruari; egunerokoa txukun betetzea baino ez. Bi txapelak lortzen baditut, ondo. Bestela, datorren urtean saiatuko naiz berriro», nabarmendu zuen Goikoetxeak.
El acto de presentación del Campeonato Mundial de Cesta Punta Profesional, torneo avalado por el Consejo Mundial de Pelota, sólo contó con la presencia de pelotaris de la empresa Eusko Basque, puesto que los representantes de Jai-Alive decidieron dar plantón a los organizadores para denunciar el modo en que se ha diseñado la competición.
En este sentido, cabe señalar que, de los seis duetos participantes en el Parejas, cuatro serán de Eusko Basque y sólo dos de Jai-Alive. Esta empresa señaló al respecto que «comparte el desánimo de muchos de nuestros pelotaris que, tras realizar una temporada estival sobresaliente, se han visto excluidos de los dos torneos sin que se haya producido siquiera una selección seria, resultado de una fase clasificatoria abierta».
No obstante, Jai-Alive aclaró que finalmente ha optado por participar «consciente de que la cesta punta necesita lizas compartidas donde participen las distintas empresas que conforman el panorama de la xistera en Euskal Herria» y por «no privar a los pocos pelotaris elegidos de nuestra empresa de la satisfacción de poder jugar este tipo de torneos».
GARA