GARA > Idatzia > Zinema

ZINEMALDIA

Txalapartaren argitalpenekin lotutako lanak ikusgai Zinemaldian

GARA | DONOSTIA

Txalaparta argitaletxeak argitaratutako lanekin zerikusia duten film eta dokumentalak ikusgai izango dira Donostiako 55. Zinemaldian.

Horietako bat izango da Paul Auster idazle estatubatuar eta Sail Ofizialeko epaimahaiko buruaren lan batean oinarrituta argitaratutako «Kristalezko hiria» eleberri grafikoa.

Bestalde, Zabaltegiren barruan, Bereziak sailean, Carmen Castillo txiletarraren «Calle Santa Fe» film luzea izango da ikusgai. Lan horrek, Carmen Castillok berak, eta bere ama Monica Echeverria idazleak sortutako «El vuelo de la memoria» eleberrian du oinarria.

Azkenik, «Madres» dokumentala ere ikusgai izango da Zinemaldian. Eduardo Felix Walger zuzendari argentinarrarena da, eta Maiatzeko Plazako Amen historiarekin lotura zuzena du. Garai hartako egoera jasan zutenen adierazpenak jasotzen dituen lana, «Ni un paso atras», argitaratu zuen Txalapartak 1997. urtean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo