GARA > Idatzia > Eibar

Ipuruako azken partida erreferentziatzat hartu nahi dute gorri-urdinek

p039_f02.jpg

A.U.L. | EIBAR

La Rosaledako nahigabea ahaztu eta beste garaipen bat lortzea espero du Eibarrek.

Azken norgehiagoka hori galdu egin arren, eibartarrek baikortasunez hartuko dute Sevilla Atleticoren bisita. Baita erreferentzia garbi batekin ere: Ipuruan jokatutako aurreko partida, hau da, Nasticen aurkakoa. Joko ederra eta garaipena bateratu zituen orduan talde gipuzkoarrak eta bera errepikatzea dute helburu oraingoan ere. Ez da erreza izango ¯Javier Mandiolak onartzen duen bezala¯ Sevilla talde ona baita, igo berria den arren. Entrenatzailearen ustez, «Bigarren B mailako onena izan zen iaz eta jokalari berriekin batera, hauen artean guk nahi genituen bi, talde on bat egin dutela uste dut. Izan ere, guk baino puntu bat gehiago daukate eta gu pozik bagaude egin dugunarekin, atera kontuak nola egongo diren haiek».

Manixen esanetan, gainera, Sevillak «joko ona eta polita egin nahi izaten du» baina, arlo horretan, ez dago desberdintasun handiegirik gainerako etsai guztiekin alderatzerako orduan. «Denok nahi dute jokatu eta geuk ere talde bezala aritu nahi dugu. Hala egiten badugu eta gure lana ondo egiten badugu, irabazteko aukerak izango ditugu. Nasticen aurkako bezelako partida egiten saiatuko gara», esan zuen.

Txiki eta Codina errekuperatu direnez, gainera, partida hartako hamaikakoa errepikatu ahal izango du Manixek.

Cadizek eta Eibarrek datorren igandean jokatuko duten partida, bestetik, seiretan hasiko da eta Localiak emango du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo