Aitor Garmendia Zaldibia
Mugikortasun astea Aralarren
Aralar altxor preziatua dugula esatean gehienok ados egongo gara. Gaur egungo bizimoduan kaleko bizi «itogarritik» ihes egiteko, kirola egiteko, natura maitatzeko... leku aproposa da. Aspaldi honetan, ordea, bizimodu «modernoak» eragiten dituen aldaketak bertara ere iritsi dira. Mendira igotzean edozein ohartuko zen auto eta 4x4 kopuruak gora egin duela nabarmen. Ataungo Errekabeltzeko pasabideak ondotxo daki hori.
Paraje horietan oraindik «ilegal» ibiliko denik izango den arren, legal ibiltzen direnen kopuruan dago. «Baimendutako» hauei Enirio-Aralarko Mankomunitateak ematen dizkie bertan autoz ibiltzeko baimen horiek. Baina askotan «baimendu» horietako zenbaitek «pista» famatuak beharrezko diren gauzetarako baino gehiegikeriak egiteko baliatzen ditu paper horiek.
Martxa honetan Mugikortasun Astea Aralarren ezagutuko dugu, ez ahal da hala izango!