GARA > Idatzia > Athletic

Amorebieta minduta dagoenez, Ustaritzek haren tokia bete dezake

«Madrigalen irabaztea ez da ezinezkoa inolaz ere»

Matienako atzelariak zuri-gorriak Vila-realen kontra «borrokatzera» joango direla ziurtatu zuen

p038_f01_097x156.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Athletic kasik 110 urte dituen futbol taldea da; bere ibilbidean 8 Liga eta 24 Kopa irabazi ditu; gainera, euskal herritarrekin soilik aritzeak ematen dizkion plusbalia bereziak edozein talderi aurre egiteko gai bihurtzen du. Hortaz, edozein aurkariri eta edozein zelaitan irabazteko aukerak dituztela jakin badakite zuri-gorriek. Horiek hala, itxaropentsu eta lehiarako prest agertu ziren atzo Ustaritz eta Javi Martinez prentsa aretoan.

Abadinarrak berriz ere jokatzeko aukera izan dezake. Fernando Amorebietak kolpe bat du koadrizepsean eta bere parte-hartzea kolokan dago. Hala, Atletico Madriden aurka suertatu bezala, Ustaritzek bere tokia beteko luke. Matienako zentralak erabat zentzugabekoak diren kritika batzuk entzun behar izan baditu ere, madrildarren kontrako partidan minutuan aurrera zihoazen heinean hobeto aritu zen. Ez zen proba erreza izan: batetik, oraindik erritmoa hartzeke dauka; bestetik, aurrean zeuden aurkariak ez ziren batere xamurrak; eta azkenik, Amorebietaren txartel gorriaren inguruko helegiteek ez zioten bere jokoarekiko konfiantza mezurik helarazten. Hala ere, kunplitu zuen.

Igandean beste aukera bat izan dezake. Ustaritzek goi mailako aurrelariak izango ditu parean: Rossi, Nihat edota Tomasson. Dena den, bizkaitarrak «kezka» haien gain egon behar dela eta burua gauzak ondo egitean egon behar dutela nabarmendu zuen. Alde horretatik, «Atleticoren kontrako norgehiagoka ahaztuta dago eta orain hurrengoan pentsatzen gaude», aitortu zuen.

Ez da partida erraza izango, talde horiak «15 puntutik 12 batu baititu» baina zuri-gorriak «borrokatzeko eta hiru puntuen bila joateko» asmo irmoa dutela gaineratu zuen Ustaritzek.

Athleticen aukerak baloratzeko orduan, matienarra oso grafikoa izan zen. Bere ustez, «oso ondo dabilen taldea da, baina Real Madrilek bost gol egin zizkion, beraz, partida hau irabaztea ez litzateke eskandalua izango eta ez da ezinezkoa».

«Partida polita izan daiteke»

Bestalde, Javi Martinezen aburuz, Vila-real «kalitate handiko taldea da, beharbada Zaragozaren antza du zeren bere hegalekoak barrurantz sartzen baitira». Ildo horri jarraiki, Aiegikoaren esanetan «baloia Nihatengana edo Rossirengana heltzea oso seinale txarra izango litzateke, biak oso memento onean baitaude». Beraz, egoera hori ekidituz gero, «bidearen zati handia egina izango dugu».

Nafar gaztearen hitzetan igandekoa «partida politika izan daiteke, haiek euren zaleei goiko postuetan zergatik dauden erakutsi nahi izango diete eta guk, aldiz, asteazkenean Atleticoren kontra etxean jasotako porrota ahazteko gogoak ditugu».

Madrildarren kontrako partidaren ostean, Caparrosek aurkariak izandako «efikazia» goratu zuen. Zuri-gorriek, aldiz, euren aukeretan asmatzeko ez ziren gai izan. Hala, Javi Martinezek nabarmendu zuenez, «futbola efikazia da eta beste egunean horren falta izan genuen, erditik eta hegaletik ailegatu ginen baina ez genuen asmatu eta eurek, aldiz, Aguerok eta Forlanek egindako bi genialitateen bitartez partida erabaki zuten».

Ustaritzek Atletico Madrilen kontra galtzea gogorra izan zela onartu zuen arren, Agirreren taldearen aurkako lehia jada Athleticeko jokalariek «atzean utzi» dutela eta «ahaztuta» dagoela nabarmendu zuen.

PRESIDENTEA

Fernando Garcia Macua, Athleticeko presidentea, Vila-realera abiatuko den expedizioaren talde burua izango da. Berarekin, Fermin Palomar eta Jorge Alejandre zuzendaritza taldeko kideak izango dira.

Pablo Orbaiz participa con el grupo

El entrenamiento de ayer en Lezama deparó una sorpresa muy agradable. Y es que a pesar de lo que indicaba el parte médico, que preveía entre dos y tres semanas de baja, Pablo Orbaiz participó con normalidad en la sesión.

Sin embargo, todavía parece poco probable, aunque no totalmente descartable, que el centrocampista navarro entre en la lista de convocados para viajar a Castellón.

El principal hándicap de Pablo Orbaiz sigue siendo la falta de ritmo, acentuada con su última dolencia muscular, pero su concurso se antoja muy importante para el Athletic. Por tanto, y a pesar de que en un principio parecía que iba a perderse cuatro partidos de liga, ahora todo apunta a que el navarro estará listo para medirse ante el Almería.

Por su parte, Igor Gabilondo siguió su trabajo de recuperación al margen del grupo. No estuvo solo, ya que el renqueante Fernando Amorebieta le acompañó durante la jornada de ayer. El vizcaino sufrió un golpe el jueves y es dudoso que juegue el próximo domingo en el Madrigal.

B.Z.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo