GARA > Idatzia > Zinema

Aktore izan nahi duen ama baten ezinegonak «modu zintzoan» erakutsi ditu Simon Staho-k

p052_f02_97X92.jpg

R.C. | DONOSTIA

«Ama baten emozio eta sentimenduak erarik zintzoenean islatzen saiatu naiz», esan zuen Simon Staho zuzendari danimarkarrak «Daisy Diamond» film hunkigarriaren aurkezpenean. Izan ere, filma gustatu zein ez, ezin da ukatu errealitate hori agertzen duenik, ama baten ezinegonak alegia, era krudel eta ankerrean bada ere. «Ez da pelikula sinplista bat, ez du biderik errazena hartzen», gaineratu zuen Staho-k.

Protagonista nagusia Ana da, Noomi Rapace aktoreak interpretatzen duena. Anak aktore izan nahi du, lau hilabeteko haurra du eta erantzukizunek ito egiten dute. Staho-k batez ere, «zintzo» jokatu duela argitu zuen, hau da: «Tabu diren gaiak jorratu ditut era zintzoan, berez ama batek egun osoan eta egun guztietan bere haurra maite behar duela suposatzen da, baina badira une latzak ere». Are gehiago Daisy filmeko haurraren kasuan, horrek ia egun osoa negarrez ematen baitu, filmeko lehen zatiko soinu banda izatera ere iristen delarik. «Umearen negarrak eragiten duen zakarkeria beharrezkoa da pelikulan aktoreek gaitzespen hori hauteman dezaten, bizitza ere horrelakoa baita», azaldu zuen. Behin negarrak bukatuta filmak bestelako «zakarkeriak» agertzen ditu, sexua ulertzeko era desberdinak erakutsiz.

Danimarkarrak Zabaltegin hartu izan du parte aurreko edizioetan «Wildside» eta «Day and Night» lanekin. «Bang Bang Orangutang» lana ere zuzendu zuen 2005ean.

Sección Oficial

Intérpretes: Jesús Ochoa, Armando Hernández, Paola Mendoza, Jorge Adrián Espíndola y Eugenio Derbez.

Duración: 98 m.

Sail Ofiziala

Interpreteak: Noomi Rapace, Trine Dyrholm, Charlotte Munck, Stine Stengade eta Sofie Grabol. Iraupena: 94 m.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo