GARA > Idatzia > Non Zer

hitzaldia

Zarauzko Gaztetxeak etxebizitzari buruzko solasaldiak antolatu ditu

Zarauzko Gazte Foroan ondorioztatu zen moduan, teilatupe bat duintasunez eskuratzea da gazteek duten arazo garrantzitsuenetako bat, beren bizitzako beste alderdi guztiak baldintzatzen baititu. Gazteen artean beharra dutenen kopurua 867 ingurukoa da, 3.875 etxe huts eta, orotara, 12.000 etxebizitza inguru egonik. Alegia, Zarauzko etxebizitzen %32 inguru hutsik dago eta udal agintariek eraikitzen jarraitu nahi dute. Arrazoia aurkitzeko asmoz solasaldi batzuk antolatu dituzte urrian. Gaur, Elkartzeneko kidea den Nekane Juradok «Etxebizitza, urbanismo basatia eta prekarietatea» hitzaldia eskainiko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo