«Barka dezakezu; ez dugu ahaztuko»
Euskal Herrian bezala, Boli Kostan ere gobernuak zein polizia indarrek gogor ekiten dute jauntxoen estatusa borrokatzen dutenen aurka. Tiken Jah Fakoly, Manding (Malinke-Banbara) herriko semea da. Europar kolonizatzaileek indarrez inposatutako lurralde banaketan Manding herria Boli Kosta, Senegal, Mali, Ginea, Gambia eta Mauritania artean sakabanatu zuten. «Afrikako historia ezagutzen dugunean eta ditugun eskubide eta betebeharrez kontziente garenean hobeto defendatuko gara». Tiken Jah Fakoli Boli Kostan jaio zen. Boli Kosta frantsesek duela mende bat pasatxo sortutako estatua da. 1960. urtean independentzia lortu zuenetik agintari desberdinak izan ditu eta guztiek poltsikoak betetzeko erabili dute agintaldia. Egoera hau salatzeagatik heriotza mehatxuak eta hainbat atentatu saiakera jaso ditu eta etxea erre diote. Erlijioekin ere oso kritikoa da. Erlijio monoteistak kolonoek eramandako erlijioak direla eta afrikarrak banatzeko erabili dituztela esan du. «Lehen ez zegoen ez kristau ezta musulman ere/baina orain dena izorratuta dago/ikasleak banatuta daude/militarrak banatuta daude/irakasleak banatuta daude/eta merkatuko amak ere banatuta daude...» («Le Pays Va Mal» kantua). «Esklabotasuna ezabatu eta gero/kolonizazioa sortu dute/konponbidea aurkitu dugunean/kooperazioa sortu dute/baina egoera salatu dugunez/globalizazioa asmatu dute/Babilonia da ustiatzen gaituena».(«Yen A Marre» kantua).