GARA > Idatzia > Euskal Herria

Fagorreko langile talde batek protestara deitu du Luis Mari Azkargorta aske utz dezaten

Luis Mari Azkargorta «Kanto» lankide eta bazkide presoaren «bahiketa» salatzeko eta haren berehalako askatasuna aldarrikatzeko, Fagorreko langile talde batek elkarretaratzera deitu du datorren urriaren 8an, 13.45etik 14.15era, kooperatibak dituen egoitzen aurrealdean.

GARA |

Langile talde batek Preso Politikoen Aldeko Plataforma osatuta du Fagor Etxetresnak kooperatiban, eta kooperatibistek euskal preso politikoekin «historikoki» izan duten elkartasun-lotura, «gure bazkide direnekin bereziki», berreskuratzeko ordua iritsi dela uste du. Gogoeta horren ondorio dira datorren astelehenerako antolatu dituen elkarretaratzeak, «gure lankide eta bazkide Kantok gurekin lanean egon behar duelako orain, gainerako euskal preso politikoek egon behar duten bezala».

Luis Mari Azkargortari «modu okerrean `Parot doktrina' deitzen duten hori» aplikatu diotela salatu dute agiri batean langile horiek. Horrenbestez, Auzite- gi Nazional espainolak 2018ko ekainaren 8a jarri dio aske geratzeko datatzat, berez datorren astelehenean -zigor osoa betetzen duen eguna- behar lukeenean. Beraz, beste 11 urtez egon beharko du preso, «bahituta».

«Ezin dugu halakorik onartu. Gure preso politikoen biziak jokoan jarri dituzte, Estatu espainoleko sektore faxistek antolatutako kanpainei jaten emateko», nabarmendu dute Fagorre- ko langile horiek. Izan ere, 15 urte kartzelan egin eta gero, zigorraren 3/4ak beteta, 2003ko urtarrilaren 8an aske utzi zutela gogorarazi zuten. Hilabete gutxi batzuk egin zituen etxean, Polizia espainolak berriro atxilotu baitzuen eta Auzitegi Nazionalak espetxera bidali, zigorra osorik bete behar zuela argudiatuta. Astelehenean betetzen zuen, baina berriz luzatu diote orain, beste 11 urtez.

«Aberrazio juridikoa da `Parot doktrina' delakoa. Ez dauka legezko oinarririk, eta euskal preso politikoei begira diseinatu eta aplikatzen du Auzitegi Nazionalak. Presoen askatasun egarria ezabatzea da helburua, eta suntsitzea, gorrotoan eta mendekuan oinarritutako estrategiaren barruan», azaldu dute.

zueran

Zuerako kartzelan dute Azkargorta, eta bere bizi-baldintzak, «gainerako preso politikoen kasuan bezala, jasangaitzak dira, bai beretzat bai sendiarentzat».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo