Koadrilen osaketan herri borondatea errespetatzeko eskatuko du EAE-ANVk
GARA |
EAE-ANVk Arabako Koadrilen osaketan herri borondatea errespetatzeko eskatuko duela adierazi zuen atzo prentsa ohar baten bidez.
Alderdi ekintzalearen iritziz, Koadrilen osaketan kontuan eduki behar dira bozka guztiak eta ordezkaritza guztia; eta hori exijitzeko elkarretaratzeak burutuko dituzte, gaur Zuiako Koadrilaren osaketan eta ostiralean Aiarakoan. Lehenengoa arratsaldeko 19.15ean hasiko da Murgiko Udaletxe aurrean, eta bestea eguerdian egingo dute Zaraoben.
Koadrilen osaketan «milaka boto» ezin direla «albo batera utzi» salatu zuen EAE-ANVk eta herritarren «ordezkari izan nahi badute maiatzaren 27an bozkatutakoa errespetatu» behar dutela adierazi zuen.
«Koadrilak ezin dira demokraziaren aurka osatu, eta beren ordezkariek ezin dute dagokien ardura albo batera utzi. Ez du balio legeez hitzegitea, legeak berak sortzen badu injustizia. Beren udal ordezkaritza ukatua ikusi duten auzokideek, ez dute aitzakia gehiagorik onartzen», azaldu zuten alderdi historikotik.
Alde horretatik, eta lortutako botoak kontuan harturik, EAE-ANVri Zuiako koadrilan sei kargu dagozkiola aldarrikatu zuten eta Aiaran berriz, lau.
Cientos de vecinos de Bergara hicieron ayer un llamamiento a los ciudadanos vascos para participar en el Kilometroak 07 que se celebrará el próximo domingo en esta localidad guipuzcoana.