Argazki lehiaketa, pala txapelketa eta goitibeherak, Zarauzko Koadrila Egunean
Egun osoan hainbat ekintza egongo dira. Argazki lehiaketan parte hartzeko izena eman behar da urriaren 10a baino lehenago Gaztelekuan. Gaia: «Koadrila eguneko giroa eta ekintzak». Adina: 12-30 urte bitartekoentzat. Partaide bakoitzak 12 argazki aurkeztuko ditu. Pala txapelketa, berriz, Orokietako frontoian izango da urriaren 15etik-19ra, 19.00etatik 21.00etara. Izena emateko epea urriaren 9an bukatuko da. Goitibeheretan parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa da eta goitibehera guztiak 10.00etan Musika plazan elkartuko dira.