GARA > Idatzia > Hemeroteka

BERRIA Koldo Aldabe 2007/10/6

Gerra prozesua

Batasuneko Mahai Nazionaleko kide ugari atxilotu dituzte, beste batzuen artean. «Hobe berandu, inoiz ez baino», diote PPren eledunek; dio Nafarroako Foru Gobernuko buruak. Eta daratuluaren hots minez iristen da duela urte batzuetako esaldi anker hura: «Zer uste zuten, bada, ez ginela ausartuko?».

Ez, ez. Polizi operazioa kolpe latza izan da, eta ez bakarrik ezker abertzalearentzat, zuzenean bera jo duen arren, hedaduraz politikagintza osoari eragiten baitio, eta baita gatazka konpontzeko ezein aukerari ere. (...) Abuztuan mehatxu egin zuen Rubalcaba Barne ministroak. Juan Mari Olanoren, Joseba Alvarezen eta Oihana Agirreren atxiloketak etorri dira. Eta azkenean herenegun gauekoa. Eta etorriko direnak.

Eta Garzon epailea bi Batasunaz mintzo da; su-eten garaikoaz eta ondorengoaz. Hasi da muntaiaren azalpena, autoaren zain. Eta EHAKren Donostiako bulegoak miatzeko agindua, Batasunaren aurkako operazioan (!), eta miaketara Joseba Permach eraman dute. (...)

Eta okerrena, gatazka gainditzeko ahaleginetan dabiltzanen edo dabiltzala diotenen eraginkortasunik eza. Javier Balza sailburuaren aitorpenak Eusko Jaurlaritza erretratatu du. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo