GARA > Idatzia > Hemeroteka

EL MUNDO Hasier Etxeberria 2007/10/6

Futitu egiten dira

Foutre aditza oso erabilgarria da frantsesez. Je m'en fous esaten da niri bost axola adierazteko (...)

Hain da hitz erabilgarria, ezen euskarak berarentzat hartu duen. Iparraldeko euskalkietan usu entzuten den hitza da futitu. (...)

Gaurko zutaberako ere primeran dator hitz hau, halako futitzerik gutxitan ikusi baita gaurdaino.

Bai, futitu egiten dira. Erabat. Bost axola zaie. Ezetz eta ezetz eta Viva la Constitución. Ez dagoela zer eginik. Ez dela egin go. Pekatua dela. Demokraziaren aurkakoa. Legearen kontrakoa. Polizia eta kartzela da ordaina. Edota tankeak. Edo auskalo zer. (...)

Lehenago esaten zuten ez zegoela konfliktorik, gurea bandolerao batzuen arazo hutsa zela. Orain ere batek baino gehiagok horixe bera esaten jarreaitzen du. Baina, arraioa, konfliktorik ez izateko ederra zalaplarta harrotzen ari dena. Total, galdera txoro batengatik, benetan zer nahi dugun galdetzeagatik, herritarroik geuren buruaren arabera gobernatuak izan gaitezen eskatzeagatik.

Eta hori gutxi balitz, to Segurako segada. Aukera politiko baten arduradun guztiak itzalpera. Garzonen aginduz. To egunkariak itxita, to manifestalpenak egiteko debekuak, to errepresioa, to eguneroko eskubide urraketa presoekin, to irudika dezakezun guztia. Eta dena Legearen izenean, Legea eta Justizia gauza bera balira bezala.

Nyanmar-en ere legearen izenean daramatzate gaizkileak kartzeletara edo tiro batekin uzten dituzte erretenean. Hango agintariek ere, lege-urraketak dituzte aitzakia (...) Gauza handia baita Legea, agintea daukanarentzat.

Ezin dugu esan zer garen, zer sentitzen dugun. Duela 29 urte 661421 euskal herritarrek Konstituzioari emandako baietzak mugatu du handik honako gure errealitatea, eta markatuko du gure geroa. Espainia gara eta Espainia maite behar dugu. Nahitaez. Bestela, badakigu zer daukagun: la maté porque era mía.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo