GARA > Idatzia > Eibar

BIGARREN MAILA Eibarrek Cadiz bisitatzen du

Aurrez aurre jaitsiera galarazi nahian Carranzan

Garaipena behar dute Eibar eta Cadizek, bi partida jarraian galdu ondoren

p046_f03_088x112.jpg

Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR

Hain gertu eta, aldi berean, hain urrun. Horixe izan liteke Cadiz eta Eibarren egoeraren irakurketaren titularra, biak baitaude, zazpina puntuz, sailkapenaren erdialdean, eta biek galdu baitituzte azken bi partidak. Bataren zein bestearen helburua, beraz, berbera den arren, jaitsiera galaraztea, ikuspegiak oso bestelakoak dira. Gorri-urdinak maila galtzeko postuetatik urrun dauden bitartean pozik badaude ere, igotzeko irrikan dagoen talde andaluziarra urduri dabil, emaitzek eta jokoak ez baitute bat egiten beren asmoekin.

Horretan datza, teorikoki, gaur arratsaldean jokatuko duten partidaren gakoa. Partida azkar bideratu ezean, gero eta haserreago dauzkan zaleen presioa suma dezake Cadizek; Eibarrek, Vigon gertatu zen bezala, hauxe aprobetxatu nahi du.

Gipuzkoarrak, gainera, «ongi» daude, beren entrenatzailearen esanetan. «Horrek ez du ezer ziurtatzen, aurreko bi partidetan ondo egon arren galdu egin baikenuen -onartu zuen Javier Mandiolak-, baina norgehiagoka horietan bezala, borrokatzeko, lehiatzeko eta partida on bat egiteko prest gaude».

Oraingoan, hala ere, garaipena lortzea espero du, «sufrituz bizitzea egokitu zaigula dakigun arren. Galtzea ez zaigu batere gustatzen, haserre amaitu genuen Malagaren aurkako partida, are haserreago Sevillaren aurkakoa, eta zer esan dezaket hau ere galduz gero... Gerta daiteke eta, izan ere, badakigu sufrituko dugula denboraldian -errepikatu zuen-, baina asmoa partida ona egitea da. Hori lortzen badugu, aukera gehiago izango dugu saria eskuratzeko», esan zuen.

Aldaketak

Manixek, bestetik, hainbat aldaketa egin beharko du Eibarko hamaikakoan. Bi, gutxienez, Txikiren zigorrari Del Olmoren lesioa -ekografia bat egingo diote datorren astean zer-nolakoa den jakiteko- gehitu baitzaio, hain zuzen ere.

Jokalari nafarraren hutsunea betezeko, Dani Martinok aukerak izan baditzake ere, Manel taldera itzuliko da eta Nacho Insak, Del Olmo ordezkatuko du erasoan ezker hegalean.

Gainera, Malagako La Rosaleda zelaian gertatu zen bezala, eibartarren entrenatzaileak aulkian utz dezake Yagüe, eta Goiria puntan jarri.

CADIZ - EIBAR
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo