EZKER ABERTZALEAREN AURKAKO ERASOA
«Independentziari ateak irekiko dizkion borrokarako sasoia da»
Batasuneko Mahai Nazionalaren aurkako polizia operazioaren aurrean, Euskal Herriaren eskubideen eta independentzia eta sozialismoaren alde «tinko» jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten atzo ezker abertzaleko militante ugarik. PSOEk egindako «gerra adierazpena» gaitzetsi eta EAJri, Estatuarekin hitzarmena nahi izatea leporatu zioten. Alta, Euskal Herriaren independentziari ateak irekiko dizkion borrokari lotzeko unea dela nabarmendu zuten.
O. LLORENTE - A.M. | DONOSTIA-BAIONA
Euskal Herriaren eskubideen aldeko lanean tinko jarraituko du ezker abertzaleak. Horixe izan zen atzo, hamarnaka eta hamarnaka militantek komunikabide ugariren aurrean helarazi zuten mezua. Gainera, beren proiektu politikoa den independentzia eta sozialismoaren alde «sutsuki» arituko direla ere berretsi zuten.
Erasoak eraso, helburu horietan atzera pausorik ez dutela emango ohartarazi zuten azken 25 urteotan Ezker Abertzalean esanguratsu izan diren ia ehun lagun inguruk Donostian egindako agerraldian. Alta, «Euskal Herriaren independentziari ateak irekitzeko» sasoia dela nabarmendu zuten aho batez, eta bide horretan borrokarako unea dela azaldu zuten.
Besteak beste, Txomin Ziluaga, Marije Fullaondo, Tasio Erkizia, Karmele Aierbe, Rafa Diez edota Ainhoa Baglietto kide ezagunak alboan zituztela, Pernando Barrena eta Txotxe Anduezak gogor gaitzetsi zuten PSOEk Seguran egindako poliziala operazioa. Haien esanetan gainera, «gerra adierazpen argia» izan zen bertan jazotakoa.
Anduezak, HBko Mahai Nazionaleko kide izateagatik espe- txean egondako militanteak, hitz gogorrak erabili zituen Zapatero buru duen gobernuaren aurka. Bere iritziz, ostegun gauean Gobernu espainolak Batasunako Mahai Nazionalaren aurka agindutako polizia operazioak «independentziari ateak ixteko» helburua» zuen. Horrenbestez, independentzia proiektua ordezkatzen duen eragile politikoaren kontra jotzea deliberatu duela uste du. Ahatik, estrategia ri «antzu» iritzi eta bide horretatik ezker abertzalea suntsituko ez dutela nabarmendu zuen.
Are geihago, marko demokratikoaren proposamenari Zapatero buru duen alderdiak emandako ezetza ere, testuinguru horretan kokatu zuen Anduezak. Haren esanetan, erantzun «zuzen eta gordina» eman dio Estatu espainolak ezker abertzaleak Anaitasunan aurkeztutako eskaintza politikoari eta erantzun hori «espainiar konstituzioan eta errepresioan» laburbiltzen dela deritzo.
EAJ, itunaren bila
Donostiako prentsaurrekoan bildutakoak proposamena jasotzen duen ale bana eskuetan zutela, Euskal Herriaren eskubide guztiak aitortu eta proiektu politiko oro ahalbidetzen dituen proposamenari uko egin, eta gatazka luzatzearen aldeko apustua egin izana leporatu zioten PSOEri.
Josu Jon Imaz buru duen alderdiak ordea, «beren negozioa ahalbidetzen duen boterea iraunarazteko», Estatu espainolarekin paktua egitea helburu duela uste du Anduezak. Gainera, agerraldian salatutakoaren harira, horren trukean EAJk, «Euskal Herriaren independentziari ateak itxiko dizkion ituna» da Estatu espainolari eskaintzen diona.
Ezker abertzalearen proiektu politikoa independentzia eta sozialismoa dela eta izango dela berretsi zuen Anduezak eta urteetan gauzatutako borrokaren ondorioz gainera, Euskal Herria aldaketaren atarian dagoela nabarmendu zuen. «Aldaketa horren norabidearen definizio unean», zehaztu zuen.
Norabide horretan gainontzeko eragile politikoek ez bezala, ezker abertzaleak proposamen politiko bat mahai gainean jarri duela oroitarazi zuten agerraldian. Euskal Herriaren eta bertako herritarren eskubide guztiak aitortu eta proiektu politiko oro ahalbidetzen dituen marko demokratikorako proposamena, hain zuzen ere. Eskaintza politiko horrek erabakitzeko eskubidea onartzen duen bi autonomia politiko proposatzen dituela azaldu zuten; bata, Hego Euskal Herriak barne biltzen dituen lau herrialdeetarako eta bestea, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoarentzat. Edozein abagunetan gainera, ezker abertzaleak proposamen horren alde egiteko determinazio osoa duela baieztatu zuten.
«Gora Euskal Herria askatuta!» ozenki oihu egin eta besoa goratuta, «Eusko Gudariak» abestu zuten Donostian bildutako militante independentistek, eta honela agerraldiari amaiera eman zioten.
«Batasuna aitzinera»
Ezker abertzaleko hainbat kidek Donostian azken polizia operazioa salatzen zuten bitartean, Batasunak, komunikabideen aurrean jarri, eta bere jardunaren defentsa egin zuen Baionan.
«Oztopo eta muga guztien gainetik, Paris eta Madrilen errepresioaren gainetik, Batasunak aitzinera eginen du». Irmotasunez bota zituen hitzok Maite Goienetxe mahaikideak. Ostegun arratsean abiatutako polizia operazioa salatzeko eta atxilotuei eta beren senideei elkartasuna adierazteko Xabi Larralde, Miel Torre eta Aurore Martin alboan zituela, legearen barruan egiten den «operazio huts» moduan aurkeztu nahi izan badute ere, sarekadaren «benetako zioa politikoa» dela gogoratu zuen: «Helburua ez da soilik ezker abertzalea neutralizatzea, baizik eta proiektu independentista deuseztea. Alta, jakin behar dute kideak kartzela- tzen badituzte ere, herri-proiektu bat ezin dela kartzelatu».
Indar abertzalearen ordezkariek «erasoa» are eta larriagotzat jo zuten «gatazka politikoa gainditzeko ezker abertzaleak ahaleginak eta bi egiten ari den une kritikoan» gertatu delako. «Parisko eta Madrilgo gobernuak konfrontazioaren bidea aukeratzean joko oso arriskutsuan ari dira, ondotxo baitakite benetako bake iraunkorra erdiesteko nahitaez ezker abertzalearekin kontatu behar dutela» adierazi zuen Xabi Larraldek. PSOE «Aznar bezainbeste edo hobeto» egiteko gai dela frogatu nahian dabilela berretsi zuen: «Min egiten badigu ere, PSOEk ez gaitu harrituko, ondo erakutsi baitziguten, lehen ere GALekin, zer egiteko gauza diren», gaineratu zuen mahaikideak.
Gatazka politikoa konpontzeko azken hilabeteetan ezker abertzaleak mahaigaineratutako proposamenen «baliagarritasuna» nabarmenduta, Batasunak aurrera egingo duela adierazi zuten: «Operazio hauek guztiak gure determinazioa indartu besterik ez dute egiten eta ezker abertzaleak, betiko moduan, burua altxatu eta lanean jarraituko du. Hau ez da ideia baten alde borrokatzen ari diren hogei kideren kontua, milaka eta milaka herritarrena baizik. Hori da gure herriaren indarra».
Los mensajes de solidaridad con Batasuna han sido incesantes estos días. En Falls Road y Whiterock Road de Belfast se iban a movilizar ayer. El martes lo harán en Cork y Dublín. Entre otros, han expresado su apoyo los siguientes organismos: PRD de México, MPMR de Chile, Emgann de Bretaña, Corsica Nazione, Anaram Au Patac de Occitania, CARC de Italia, PCE (r) del Estado español, Vlaams de Flandes, MDES de Guayana y MPR de Argentina.
GARA
Los 23 mahaikides y militantes de la izquierda abertzale detenidos en la noche del jueves por la Policía española en Segura y Olaberria permanecen incomunicados en las dependencias policiales de Canillas, en Madrid, a la espera de pasar a disposición del juez de la Audiencia Nacional española Baltasar Garzón. Fuentes judiciales estiman que será hoy, a partir de las 10.00 de la mañana, cuando testifiquen. La jornada volverá a ser larga.
GARA