GARA > Idatzia > Euskal Herria

Atarrabiako txupinazoan Onena-ko langile, preso eta atxilotuak oroitu zituzten

Guillermo Ezquieta zinegotziak Onena lantegiko langileak gogora ekarri zituen txupinazoa botatzerakoan. Plazan, presoak etxeratzeko eskatu zuten eta balkoian Batasuneko kideak askatzeko aldarria egin zuten.

p022_f03_148x072.jpg

Jasone MITXELTORENA |

Atzo eguerdian hasi ziren Atarrabiako bestak; salaketak eta aldarrikapenak nagusi izan ziren. Guillermo Ezquieta zinegotziak, suziria bota aitzinetik, Onena lantegitik kanporatutako langileen egoera zaila ekarri zuen gogora. Udaletxearen behealdean, berriz, aldarrikapen oihuak izan ziren entzungai; euskal preso politikoak etxeratzeko eta ezker abertzaleko buruzagi eta militante atxilotuak askatzeko eskatu zuten atarrabiarrek.

Bestak hasi eta gutxira, hainbat militante independentista agertu ziren udaletxeko balkoian. Guztiek ere Nafarroarako aldaketa politikoa eskatzen duten ikurrak zituzten kamisetak zeramatzaten soinean. «Demokrazia Zero» zioten kartelak erakutsiz salaketa egin zuten, eta «Mahai Nazionala askatu» eta «Atxilotuak askatu» aldarrikatu zuten. Amnistiaren eta okupazioaren aldeko ikurrek eta ikurrinek bete zuten plaza besta hasieran. Mezu argiak denak.

Txupinazoaren ondotik ohi bezala segitu zuen bestak. Musikariekin batera kalejirak abiatu ziren Atarrabiako kaleetan, eta Erraldoien Konpartsak dantzaldi dotorea egin zuen udaletxearen aitzinean. Handik ordu erdira, txosnak ireki zituzten, eta pixkanaka bete egin zen horiek biltzen dituen plaza. Eguraldia triste samar izanda ere, ateri eutsi zion, eta atarrabiarrek kaleko besta giroaz gozatu ahal izan zuten.

13.00etan presoen aldeko brindisa izan zen txosnagunean. Atarrabiako presoen egoeraren berri eman zuten lehenik, Txetxu Barrios, Mikel Almandoz eta Peio Santxez herritarrak gogogoratu, eta beren familiek senitartekoak bisitatzeko jasan behar dituztenak jakinarazi zituzten. Txuma Puy herriko preso ohiak hartu zuen hitza eta «euskal errepresaliatu politiko guztiak» goraipatu, eta beren eskubideak betearazteko eska-tu zuen. Agurra eta senideei lo- reak eskaini ondotik, «Eusko Gudariak» abestuta amaitu zen ekitaldia.

Bestetako kontzertuak

Gaur 22.00etan kontzertua izanen da Etxebeltza elkartean, YAC 42 taldearekin. Datozen egunetan hainbat musika emanaldi izanen dira, eta ostiralean kontzertu nagusia. Gazte Egunean, The Foralettes, Lisabö eta Sexty Sexers taldeek joko dute, gauerditik aitzinera, plazan.

Beste kontzerturik ere izango da txosnagunean, Nekez, Rakatumbos, Atrintxerados eta Karrocerías Betoño taldeekin.

Ikurrina

Azken egunetan zer erran handia eman du Atarrabiako Udalak jarritako ikurrinak. Bestetako hasieran, plazako masta berrian zegoenaz gainera, plazan eta udaletxeko balkoian ere ikusi ahal izan zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo