GARA > Idatzia > Euskal Herria

ORDIZIA

800 lagunetik gora atera dira kalera golf zelaiaren aurka

Oiangu parkean egin nahi den golf zelaiaren aurkako mugimendu indartsua dago Ordizian. Aldez aurretik 3.000 sinadura bilduak ziren, eta ostiral gauean, euriak barra-barra ari zuen, 850 lagun inguruk manifestazioa egin zuten herrian. Oianguren izaera «publiko eta naturala» babesteaz gain, plataformaren aldarrikapena Arartekoak berak babestu duela ekarri zuten gogora eta Udalaren jokabidea salatu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo