GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Aurkezpena

Euskal Herriko finala hartzeko prestatzen ari da Doneztebe herria

J.L. | DONOSTIA

Euskal Herriko aizkolarien finala izaten da herri kiroletako urteko ekitaldirik garrantzuitsuena, eta antolakuntzak ere, lan dezente ekartzen du.

Aurten Nafarroari egokitu zaio antolatzea, eta orain dela lau urte gertatu zen moduan Donezteben izango da. Eskoletako pilotalekuan jokatuko dute 12.30ean, hain zuzen.

Aurtengo finala, gainera, Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du. Iaz arazoak izan zirela-eta, ez zen akordiorik lortu, baina aurten ez da arazorik izango, eta bertara joaterik ez dutenek, zuzenean ikusi ahal izango dute.

Hala ere, bertataik bertara finala jarraitu nahi dutenetzat ere, sarrerak ez dira oso garestiak izango, 15 eurotan egongo baitira salgai.

Aurrekontua

Txapelketa hori antolatzeko aurrekontua, 21.000 eurokoa izango da. Irabazleak 3.000 euro eramango ditu. Finalista guztiek izango dute diru saria, bai eta trofeoak eramango dituzte ere. Irabazleak, gainera, txapela ere jantziko du.

Aizkolarien zerrendari begiratuta, azken urte hauetako gazteenetakoa izango da, bi besterik ezbaitira 40 urte baino nagusioagoak. Azkenaldian, 40tik gorakoak izan ohi dira finaletan, baina aurten Olasagastik eta Peñagarikanok bakarrik gainditzen dute adin hori. Besteak 30 urtetik 38ra bitartekoak dira. Gazteena Otaño izango da, 30 urte baititu Ibarrakoak.

Iaz Tolosan jokatu zen finalarekin alderatuta, bik errepikatuko dute bakarrik saioa: Olasagastik eta Txapartegik; beste guztiek iaz ez zuten aritu. Hala ere, Peñagarikanok azkeneko hamabost urteetako final gehienak jokatu ditu, eta txapel bat ere jantzitakoa da. Nazabal ere iaz ez zen aritu min hartuta zegoelako, baina hori ere txapelduna izandakoa da.

Otañok, eta Lopezek, lehen aldiz jokatuko dute finala, eta biak, gainera Bigarren Mailatik datoz. Iaz lehenengo eta bigarren izan baitziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo