GARA > Idatzia > Kirolak

Belar-hockeya Ohorezko Maila

Hiru euskal talderekin abiatuko da denboraldia

Atletico San Sebastian, mutiletan, eta Reala eta Jolaseta, nesketan, dira maila nagusiko talde euskaldunak

p045_f01.jpg

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Hiru euskal talde izango dira aurten belar gaineko hockeyko Ohorezko Mailan. Bat gizonezkoetan, Atletico San Sebastian, eta bi emakumezkoetan, Real Sociedad eta Jolaseta. Iazkoarekin konparatuta, nesken mailan euskal taldeen kopuru bera izango da, baina mutiletan, Jolasetak maila galdu du eta, beraz, bat gutxiago izango da.

Atletico San Sebastianek atzo aurkeztu zuen taldea, eta Odilo Rievilak, taldeko zuzendari teknikoak esan zuenez, helburua ahalik eta gorenen ibiltzea izango omen da: «Nahia estreinako lautan sartzea da, eta Ligako finalerdiak jokatzea izango da, baina badakigu hori ez dela erraza izango. Iaz ere azkeneko unea arte izan genituen aukerak, baina amaieran seigarren geratu ginen. Estreinako lautan ez bada ere, ahalik eta gorenean geratzea izango da gure helburua», aitortu zuen.

Horretarako, Cristian Gonzalez entrenatzaile argentinarra fitxatu dute, eta berarekin batera Sandison kanadarraren fitxatzea nabarmentzekoa da. Hau ohizkoa da bere herrialdeko selekzioarekin. Berarekin batera ere, Mulik pakistandarraen fitxatzea ere nabarmendu behar da.

Joan direnen artean, Scallini argentinarrarena da hutsunerik garrantzitsuena. Iaz ere kili-kolo ibili zen lesioengatik, eta aurten taldea utzi du.

Helburu ezberdinak

Reala eta Jolaseta arituko dira nesketan, eta bi talde horien helburua ez dira berdinak izango: «Ahalik eta gorenean ibili nahi dugu. Lehen lau postuetan sartzea ez da erraza izango, baina aukera hori ere ez dugu baztertzen», esan zuen Mari Aiestaranek, Realeko delegatuak.

Jolasetak, aldiz, beste asmo batzuk izango ditu: «Guk mailari eutsi nahi diogu, iaz egin genuen bezala. Liga hau oso zaila da, talde batzuk asko indartu dira, eta jokalari profesinalak dituzte. Gu, aldiz, erabat amateurrak gara, eta ezinezkoa da talde handiekin lehiatzea. Beraz, mailari eutsi ahal izateko, gure ligakoei etxean irabazi behar diegu, eta kanpoan, ahal bada, zerbait lortu», esan zuen Santiago Ariasek, taldeko entrenatzaileak.

Ekipoari begira jarrita, Realak iazko entrenatzaileari eutsi egingo dio, Carlos Castaño argentinarrak jarraituko baitu taldea zuzentzen. Jokalariei dagokienez, Yarzaren eta Escribanoren hutsuneak dira nabarmentzekoak, biak utzi baitute taldea.

Ekarri, berriz, oraingoz bat ekarri dute, Caperelli aurrelari argentinarra. Herrialde horretako beste jokalari bat ere helduko da, baina hori abenduan izango da. Beste jokalari guztiak, beheko mailetatik igotakoak izango dira. Beste berrikuntza prestatzaile fisikoarena izango da. Xabier Gorrotxategi arduratuko baita Realeko nesken prestakuntzaz eta, alde horretatik, lan handia egin omen dute Liga hasi aurretik, eta, antza denez, lehen partidara sasoi betean helduko dira.

Jolasetari dagoikonez, entrenatzaileak jarraitu egingo du eta Santiago Ariasek jarraituko du talde bizkaitarra zuzentzen. Jokalariei dagokienez, iazko hamaikakoan ohizkoak ziren bostek utzi dute taldea, baina nabementzekotan, Rociorenak eta Goikoetxerenak nabarmendu beharko dira. Azken horri, ordea, taldeak fitxa atera dio, eta denboraldia amaitu baino lehen, bere beharra baldin badute, jokatzen izatea espero dute.

Etorri direnen artean, bi errusiar dira nabarmentzekoak. Ariasen esanetan, biak omen dira jokalari onak: «Biak dira jokalari onak, eta taldearen beharrerako beharrezkoak dira. Hori bai, nazioartetik ekartzekotan guk ekarri ditzakegunak ekarri ditugu. Errusia ez da punta-puntako herrialdea, baina gu onenengana ezin gara iritsi dirurik ez dugulako. Ekarritakoak, ordea, onak dira, eta konforme gaude», esan zuen.

Orain, taldeen helburua, berriak ahalik eta azkarren hemengo ohituretara ohitzea izango da, eta duten guztia eman ahal izatea, azken batean hiru taldeek ekarri dituzten jokalari berri guztiak atzerritik ekarritakoak baitira.

Helburuak

Atleticok eta Realak ahalik eta posturik gorenean amaitu nahi dute denboiraldia, eta Jolasetak, aldiz, mailari eutsi nahi dio

El Atlético no ha comenzado bien

El Atlético San Sebastián no ha comenzado muy bien la nueva temporada, ya que el primer partido liguero que diputó el pasado domingo contra el Atlétic Terrasa, actual campeón de Liga, no pudo ser peor, ya que perdieron por 6-1.

«La verdad es que fue un golpe duro. No esperábamos perder de la manera que perdimos, pero delante tuvimos a un gran rival, que ha mejorado su equipo con respecto al año pasado y no pudimos hacer nada», comentó Rieveila, director técnico del conjunto donostiarra.

Los guipuzcoanos tienen un inicio de Liga muy complicado, ya que en las primeras jornadas se tendrán que enfrentar a los más fuertes. El próximo rival del Atlético será el Barcelona el domingo en la pista de Bidebieta.

De todas formas, los responsables de los guipuzcoanos esperan sumar puntos: «El inicio liguero es complicado, nos enfrentamos a los rivales más fuertes, pero tenemos buenas sensaciones con nuestro conjunto y esperamos sumar ya los primeros puntos el domingo ante el Barcelona», afirmó el director técnico del club.

Las Chicas por su parte, inician la Liga el domingo con el objetivo de comenzar a sumar puntos para coger fuerzas y ánimos y no empezar a quedarse descolgadas.

La temporada que acaba de iniciarse en la categoría masculina, y la que está a punto de comenzar, en la categoría femenina, van a ser muy complicados para los tres, ya que los Clubes que aspiran a ganar la Liga, en las dos versiónes, se han reforzado mucho y para ello no han dudado en tirar de la cartera, por lo que han fichado a jugadores muy importantes. Los vascos tratarán de estar a la altura de ellos, aunque no será muy fácil .

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo