GARA > Idatzia > Alaves

Bigarren kanporaketa

Begi bat Kopan eta bestea larunbateko Ligako partidan

Ordezko jokalarien aldeko apustua egingo dute gaurko partidan Josu Uribek eta Andoni Goikoetxeak

p042_f01_148x108.jpg

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Ordezko jokalariek minutuak izateko edo datorren kanporaketan Lehen Mailako aurkari baten aurka jokatzeko pizgarria zegoen Kopan. Hala ere, lehiaketa sistema talde handi edo telebistan audientzia handia duten horien mesedetan berrantolatu zutenetik, talde apalenentzat bigarren mailako helburu bat bilakatu da partida biziak eskaini ohi dituen lehiaketa hori. Horiek hala, hiru egun geroago Mendizorrotzan elkarren aurka jokatu behar duten Ligako partida buruan dutela jokatuko dute gaur Hercules eta Deportivo Alavesek

Hala, bi entrenatzaileek ohikoak ez diren jokalariak zelairatuko dituzte gaur gaueko partidan. Andoni Goikoetxeak aurreratu zuenez, bederatzi aldaketa -Llera atzelariak eta Mariño erdilariak bakarrik errepikatuko dute Sportingen aurkako partidatik- egingo ditu eta, iaz bere taldea izan zenaren aurka jokatzeko, Josu Uribek ere beste hamaikako bat zelairatuko du.

Asturiarrak pista gutxiago eman zituen eta ziurtzat jo daitekeen lerro bakarra atzealdea da. Ardouinek berriro jokatzeko aukera izango du Kopan, eta bere aurretik Calderon, Mateo, Coromina eta Angelek jokatuko dute. Hortik aurrera zalantza ugari daude zelairatuko dituen jokalarien inguruan.

Astudillo, Toni Moral eta Aganzo dira, Ligan minutuak izan eta koparako deialdian ere sartu direnak.

Badirudi aurretik Natxo Garro, Miguel Perez edo Raul Sanchezek jokatuko dutela, azkena Salamancaren aurka jokatzera joan ez zena.

 

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo