Ingurumenari eginiko erasoen argazkiak tokia dute Oñatiko IV. argazki lehiaketan
Adin nagusiko edozein zalek hartu dezake parte Oñatiko IV. «Mendia eta natura» argazki lehiaketan. Bi gai mota egongo dira: alpinismoa, eskalada, mendi paisaia, natura... eta ingumenari eginiko erasoen denuntzia edo salaketak. Gehienez hiru argazki aurkeztuko dira pertsonako eta gai bakoitzeko. Informazio gehiago: 943 78 08 10 (asteazken iluntzetan) edo www.alonamendi-mendi.blogspot.com Abenduaren 14tik urtarrilak 5a arte argazkien erakusketa irekita egongo da Oñatiko kultur etxean.