GARA > Idatzia > Eskubaloia

ABF Liga

Alacanteko taldeen aurka etxean dituzte partidak Itxako eta Akabak

GARA | LIZARRA

ABF Emakumeen Eskubaloi Ligak seigarren jardunaldia izango du gaur arratsaldean. Bertan, Itxako eta Akaba Bera Bera euskaldunek, Levantetik etorriko diren Elx eta Mar Alicanteren bisita izango dute.

Nafarrek dute hitzordua lehenengo. Lizarrerria pabilioian Elx taldea izango dute aurkari 18.30etik aurrera. Ambros Martinek talde osoa baliatzeko aukera izango du, Nelly Carla eta Alina Julak arazo fisikoak gainditu ostean.

Bestetik, Akaba Bera Berak 19.00etan ekingo dio Mar Alicanteren aurkako neurketari. Alicantekoen taldean Akaba Bera berako Llanos Trigueros atezain ohia izango da. Reyes Karrereren taldeak sailkapeneko goiko postuetan finkatzeko aukera dauka, mediterranearrek partida bakarra irabazi baitute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo