GARA > Idatzia > Non Zer

ERAKUSKETA

«Itsas koloreak», poesia eta argazkiak batzen dituen erakusketa kalean

Mikel Alonso argazkilariak eta Paciel Gonzalez arkitektoak, Gabriel Aresti, Lauaxeta, Blas de Otero, Harkaitz Cano, Itxaro Borda, Joan Margarit, Kirmen Uribe edo Pablo Neruda olerkarien lanen zatiak bildu dituzte erakusketan. Jarduera artistikoak hiru elementu ditu: argazki erakusketa (37 argazkik osatzen dute eta argazki bakoitzak metro eta erdiko zabalera eta metro bateko altuera dauka), itsasoa instalazioa (hiru metroko altuera duen eskultura) eta ur-gaineko eskultura (Bilbaopoesia hitza osatuko dute nazioarteko itsas kodedun banderak erabiliz).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo