GARA > Idatzia > Hemeroteka

Urtzi Urrutikoetxea | ARGIA

2008-10-25 arte...

(...) Legebiltzarrean joko interesgarria egongo da ekainean, ordurako gauzak erabat nahasi ez badira. Datu erraz bat dago: 33-33 eta EHAKren esku balantza norantz alderatu. Hori guztia Zapaterok hauteskundeak irabaziko dituelakoan. Ez luke arazo handirik behar Zapaterok, ETAren oldarraren maila gogortuta ere. (...)

Interesgarria litzateke ikustea zein den Ibarretxeren jarrera, lehendakaria espetxeratzeko legea atzera ateratzeko gai den PP gobernura iritsita. Hor ere legea betetzeko egongo litzateke-eta. Baina orain bertan Zapaterok du irabazteko aukera gehien. Besterik da hispaniartasun borrokan noraino lerratzen den ikustea. Irabazi arren, litekeena baita datozen hileotan egingo dituen promesa nazionalista espainolen menpe geratzea, inolako prozesurik ez abiatzeko.

Izan ere, klixe zaharrak astinduz joan da mundu guztia aspaldion. Autodeterminazioaren aldeko mozioak bozkatzeagatik Ardantzaren gobernu bat hautsi zuten alderdikoek ezbairik gabe aitortuko dizute gaur planteamenduaren zilegitasuna. «Armarik gabe dena da posible» bezalako lelo etereoak zerabiltzatenak, erabat lekuz kanpo geratu dira aspalditik. Orain «armekin lortu ez dutena ez dute arma barik lortuko» eta «prezio politikoa» bezalakoak dira nagusi. Indartuta daude, eztabaidaren beldurrez, eta oihartzun mediatikoa duten klixeekin bakearen aldeko edonor kriminalizatzen. Bakeak botoak kentzen ditu eta nazionalismo hispaniar antiabertzaleak ematen berriz. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo