GARA > Idatzia > Gutunak

Miren Tolosa Goikoetxea Aitor ikastolako langile batzarraren izenean

Oihana Agirre askatu

Aurreko astean polizia espainiarrak atxilotu eta Garzonen aginduz espetxeratutako Oihana Agirre gure lankidearen kartzelatzearen aurrean, Aitor ikastolako langile batzarrak zera adierazi nahi du:

Lehenik eta behin, Oihanari elkartasun eta laguntza guztia eskaini nahi diogula, bere senide eta lagunei bezalaxe.

Euskal herritarrok gure eskubide zibil eta politikoak larriki urratuak ditugula salatu nahi dugu: biltzeko eskubidea ukatzen zaigu, manifestatzea debekatzen zaigu... azken batean, adierazpen askatasun eza pairatzen dugula argi utzi nahi dugu.

Gatazkari irtenbide politikoak eman behar zaizkiola. Inora ez garamatzan errepresioaren bidea alde batera utzi eta hitz egiteari ekiteko unea dela uste dugu.

Konponbide erreal bakarra euskal herritar guztien etorkizunari buruz erabakitzen uztea dela.

Beraz, Estatu espainolari mendeku politikak baztertzeko, eta justizia politikoki erabiltzeari uzteko eskatzen diogu.

Eta Oihana Agirre gure lankidea berehala kalean libre utz dezatela exijitzen dugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo