GARA > Idatzia > Euskal Herria

Konpromisoa eskatu dute presoen osasun eskubidea bermatzeko

p020_f01_111x111.jpg

Maider EIZMENDI |

Instituzioei eta oro har euskal gizarteari, biei egin zien deia Etxeratek, «egoera ezin larriagoa izanik», guztion «konpromisoa eta presioa» behar dituztelako beren senideak bizirik etxeratzeko. Gogor salatu zuten, «lehendakaria eta instituzioetako politikariek» orain arte izandako jarrera, beren senideen egoera «bost axola zaiela» erakutsi baitute. «Ez dute gurekin hitz egin nahi; ez dute osasun eskubidea eskatzen duen manifestazioan parte hartzen; aitzitik, preso gaixoen askatasuna eskatzen duten manifestazioak kolpatzen dituzte», kritikatu zuten.

Hala eta guztiz ere, eta beren jarrera dela-eta «nazka-nazka» eginda daudela onartu arren, instituzioetako ateak jotzen jarraituko dutela ohartarazi zuten, atzo eskaini zuten prentsaurrekoan. Lehen pausoa, Nafarroako eta EAEko Arartekoekin batzea izango da.

Instituzioei ez ezik, euskal gizarteari ere dei egin zioten. «Jakin badakigu gure eskaerekin bat egiten dutela, baina, norberak bere herrian lan egiteko eskatzen diegu herritarrei; eskatu egiten diegu, guztien beharra dugulako PSOEk eta UMPk, Estatu espainol eta frantsesak gure biziekin eta gure senideenekin jolasteari uztera behartzeko».

Etxerateko kideek, eskaera egiteaz haratago, espetxeetan dauden hainbat preso politikoren egoeraren deskribapen zehatza eta gordina egin zuten. Jose Campos eta Jose Ignazio López de Luzuriagak aditzera eman zuten, egun hamabi euskal preso politikok, sendaezinak eta larriak diren gaixotasunak dituztela: «hiperkoresterolemia, hiperglizeridemia, miokardioko bihotzeko larriaren arriskua eragiten dituzten gaixotasunak, epilepsia atake larriak, minbiziak, gaitz zerebrobaskularrak, delirio krisiak, nahasmen obsesibo-konpultsiboak, depresio sintoma kliniko larriak eta nahasmen eskizofrenikoak, besteak beste».

Aipatu gaixotasun hoiek, gainera, kasurik gehienetan kartzelak eraginak ala kartzelak areagotuak izan direla nabarmendu zuten, bertan bizi dituzten bizi baldintza gogorrengatik: «Urte luzeetan urrun diren ziega heze eta argitasun naturalik gabekoetan giltzapetuta izanda eta egunak dituen 24 orduetatik 18, 20 edota 22 bakar-bakarrik egotera behartuta; hainbat eta hainbat jarduera debekatuta, murriztuta ala interbenituta izanda; diagnostikoak berandu eginda, kontraindikatutako botikak emanda, konfiantzazko medikuen bisitak ukatuta, gure senideen osasun egoeraren berri ematen duten agiriak konfiantzazko medikuei ez pasatuz eta gaixotasunak gehiago ez okertzeko ezinbestekoa duten eta beraien legeriak ere aitortzen dien askatasuna behin eta berriz ukatuta, besteak beste», zerrendatu zituzten.

Alde horretatik, zera adierazi zuten Etxerateko kideek: «Bi estatuek, euskal mugimenduaren aurka espetxe politika erabiliko dutela esatean, gure senide euskal preso politikoei hau guztia eta heriotza bera ere eragingo dietela esaten ari dira» eta, beren esanetan, «dagoeneko hil dituzten 22 euskal preso politikoak eta baita gure senideen egoerak» jarrera horren erakusgarri dira.

Argitu nahi izan zuten, hamabi preso politikoren egoera larria ahotan hartu bazuten ere, 640 euskal preso inguru kartzelan izanik, egoera larrian dauden euskal preso gehiago egon daitezkeela, oraindik senideok detektatu ez badituzte ere, jartzen dizkieten zailtasunak medio. «Euskal Herriko kartzelatan edozein herritarrek bezala, unibertsala den osasun asistentzia duina jasotzeko eskubidea ez dutelako, baldintza gogorrenetan komunikazio bide guztiak oso mugatuta eta interbenituta dituztelako eta preso bakoitza punta batean dagoelako; laburbiltzeko, ezin dugu jakin ere egin zer-nolako egoeratan dauden», azaldu zuten.

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamabi preso politikoei dagokienez, zera nabarmendu nahi izan zuten, horietatik lau baino ez daudela Euskal Herriko espetxeetan. «Beste guztiak Euskal Herrian ez diren kartzeletan urrunduta eta sakabanatuta dituzte, elikadura kaskarra, zikintasuna eta tentsioa eguneroko ogi diren lekuetan, konfiantzazko medikurik eta gaixoek ezinbesteko duten senide eta lagunen babesa ukatuta».

Beraien esanetan, euskal preso politikoen gaixotasun eta osasun egoerarekin jolastu egiten dute. «Hala erakusten digute, poliziek ospitalera trasladatzen dituztenean jasaten dituzten irain, probokazio eta tratu txarrek; hala erakusten digu diagnostikoa behin eta berriro atzeratzeak...». Helburua, Etxerateko kideen iritziz, preso politikoei eta beren senideei sufrimendu gehiago eragitea da.

«Lo que sentimos es impotencia»

«La enfermedad de nuestros allegados la vivimos con muchísima impotencia», explica Jose Campos, la compañera del preso de Etxarri-Aranatz Bautista Barandalla. A la preocupación derivada de la propia enfermedad se suma la incertidumbre con la que la familia vive semana tras semana, «sin saber si está bien o no, o si le van a ofrecer la atención que precisa». Recuerda Campos que en el caso de Barandalla, que sufre de colitis ulcerosa, la enfermedad está avanzando de una manera más aguda de lo común y, «con los medios que tenemos y con la atención que nos prestan las instituciones», la situación no tiene visos de mejorar.

Pese a ello, critica que las instituciones «le han dado una vuelta de tuerca» y le han limitado las comunicaciones. «Ellos están haciendo todo lo posible para que su situación empeore aún más», relata.

Barandalla es uno de los cuatro presos políticos vascos que a causa de su enfermedad han sido trasladados a cárceles de Euskal Herria.

A cientos de kilómetros de su casa, en la prisión leonesa de Mansilla, se encuentra el preso donostiarra Juan Jose Rego Vidal. Su esposa, Mari Luz Sebastian, relata que «lo único que le queda es la moral que tiene». Asegura que la atención que le prestan es casi nula «y ahora que un médico quería meter mano en el asunto nos dicen que sus informes se han perdido». Además, se queja del trato que recibe. «En una de las consultas a la que le llevaron para examinarse de la vista -prácticamente ha perdido de un ojo y se le ha reducido la visión en el otro- incluso le llegaron a decir de forma despectiva `si usted nunca ha visto de este ojo'».

Ambas aseguran que seguirán luchando para que los derechos de sus familiares no sean vulnerados, porque «nadie nos puede mirar a los ojos y decir que no estamos diciendo la verdad».

M.E.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo