GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

URRIAK 12: ISTILUAK DONOSTIAN

Azkarate: «Manifestazio bat ezin da istiluak sor daitezkeela-eta debekatu»

Falangeak Donostiako Bulebarrean egiteko asmoa zuen manifestazioa dela-eta izandako istiluetan, Herrizaingo Sailaren jokabidea defendatu zuen atzo Miren Azkarate Lakuako Gobernuaren bozeramaileak. Manifestazio bat istiluak sor daitezkeela argudiatuta ezin daitekeela «debekatu» azaldu zuen Azkaratek, ekitaldia baimendu izana kritikatu zutenen aurrean, eta «erantzukizuna» EAEko Auzitegi Nagusiarena zela esan zuen.

p004_f03_148x120.jpg

GARA | DONOSTIA

Lakuako Gobernuaren bozeramaile Miren Azkaratek, Donostiako alkate Odon Elorzak ostiralean gertatutako istiluen inguruan egindako adierazpenei erantzun zien atzo. Azkaratek Ertzaintzaren jokaera defendatu zuen eta Falangearen manifestazioa eragotzi eta gero Donostiako erdialdean egiten ez uzten saiatu zirela esan zuen.

Hala ere, Polizia autonomikoa 16.15ean Donostiako erdigunea husten hasi zen, eta istiluak sortu ziren falangisten manifestazioaren aurka antolatutako jaialdi antifaxistan parte hartzen ari zen jendearen aurka oldartu ondoren.

Bien bitartean, Ertzaintzak falangistak zekartzan autobusak Zarauzko peajean gelditu zituen; gero Garberako merkatal zentrura eraman zituen, eta han manifestazioa ez egiteko erabakia hartu zuten, eskuin muturreko alderdikoek ez zutelako ekitaldia «ezkutaturik» egin nahi argudiatuz.

Gertatutako istiluak direla-eta, Elorzak Ibarretxeren gobernuaren jokabidea kritikatu zuen; Herrizaingo Sailari galdetu zion «nola den posible» eskuin muturraren elkarretaratzea onartzea Bulebarrean, eta Azkaratek «erantzukizuna» EAEko Auzitegi Nagusiari «eskatu» behar diola esan zuen.

Lakuako bozeramailearen azalpenen arabera, Javier Balzak zuzentzen duen departamentuak Falangeak deitutako manifestazioa «debekatu» zuen, baina EAEko Auzitegi Nagusiak eskuin muturreko alderdiak aurkeztutako helegitea onartu zuen, eta Falangeak eskatutako manifestazioaren ibilbidea ezarri zuen.

Gasteizko Legebiltzarrean EAJko parlamentari Jose Antonio Rubalcabak azaldu zuenez Herrizaingo Saila manifestazioa Donostiako kanpoaldera eramaten saiatu zen, Anoeta aldera hain zuzen ere, baina Auzitegi Nagusiak ez zuen onartu.

Alde horretatik, Azkaratek adierazi zuenez, EAEko Auzitegi Nagusiak emandako argudioa manifestazio bat ezin daitekeela «debekatu» deialdi horri erantzunez egindako kontramanifestazioan «sor daitezkeen istiluak direla-eta» izan zen.

Gertatutako liskarretan Lakuak duen erantzukizuna zuritzeko, Azkaratek emandako argudioa ordea, beste kasu ba- tzuetan manifestazioak debekatzeko erabili izan dute.

Izan ere, irailaren 9an urtero legez, Kontxako badian egiten diren estropadak direla-eta, Amnistiaren aldeko Mugimenduak euskal preso politikoen eskubideen alde Donostian antolatutako manifestazioa, istiluak sor zitezkeelako debekatu baitzuen Herrizaingo Sailak.

Ibarretxeren Gobernuko bozeramaileak liskarrak gaitzetsi zituen, falangistei «beste faxismo batekin erantzun» zietela-eta argudiatuz. Ertzaintzak Bulebarra hustu aurretik, jaialdi antifaxista egiten ari ziren bi mila herritar inguru, eta gero istiluetan parte hartu zutenek jaialdiko lagun haien «fede onaz baliatu» zirela ere gaineratu zuen Miren Azkaratek.

Falangeren «probokazioa»

Eragile ezberdinek plazaratu zuten atzo Donostian gertatutako istiluen inguruan beren iritzia, eta Ertzaintzako ESAN sindikatuak, esaterako, «falangistak Euskadira probokatzera» etortzen direla salatu zuten.

Todos los medios destacan el grado de respuesta a los ultras

Una coincidencia, un silencio y una fotografía sobresalían en el tratamiento dado ayer a los incidentes de Donostia. Coincidencia, la de todos los medios al subrayar el grado de respuesta a la provocación ultra. Silencio, el de la Falange, que tras no pasar de Garbera obviaba cualquier explicación en su página web. E imagen, la del ultra estrechando la mano de un ertzaina en el centro comercial, en las páginas de ``El Diario Vasco''.

Bastaba hojear cualquier diario para comprobar que en Donostia se materializó un enorme «No pasarán». Sólo ``El Mundo'' «ocultaba» en sus principales titulares la razón del enfrentamiento: impedir que unas decenas de fascistas pudieran tomar un sitio emblemático del país para exigir la «cámara de gas» para sus presos políticos, entre otras lindezas. El diario derechista intentaba llevar el agua a su molino hablando de que «los radicales escenifican la `guerra' anunciada por Batasuna». ``Diario Vasco'', ``Público'' o ``El País'', por contra, remarcaban que fue una ofensiva de respuesta a Falange.

La dimensión de la misma sorprendió a todos. El propio ``El Mundo'' concedía dos páginas a los disturbios. ``El País'' aseguraba que «las calles más céntricas de San Sebastián presentaban un aspecto casi bélico» y apuntaba que los ertzainas «tuvieron que replegarse en varias ocasiones ante la intensidad de los ataques». En ``Diario de Navarra'' se leía que «los encapuchados hicieron una demostración de fuerza como hacía años no se veía en las calles del País Vasco». Y para ``Público'' -que remitía en sus páginas a una galería de imágenes de los incidentes en su web-, los del viernes «han sido de los enfrentamientos más graves registrados en la capital donostiarra».

``Abc'' pareció especialmente molesto, y agotó todos los calificativos. Tras el «hordas proetarras» del titular hablaba de «individuos», «vándalos» o «cachorros», aunque también marcaba distancias con los falangistas al reflejar que lanzaron gritos contra el Rey y la Constitución.

En el ámbito internacional, las cosas se veían aún más claras. El teletipo de la agencia Reuters recogido por múltiples medios detallaba en su segundo párrafo que Falange es «el grupo de seguidores de Franco» desde la guerra del 36. R.S.

Dejan en libertad a los dos detenidos por la Ertzaintza

Según señalaron las agencias de información citando fuentes del Departamento de Interior de Lakua, los dos jovenes detenidos por la Ertzaintza durante los incidentes producidos en Donostia quedaron ayer en libertad; uno de ellos salió por ser menor de edad y el otro tras pasar ante el juez.

GARA

Al menos un joven permanece ingresado en el hospital

La batalla campal registrada en el Boulevard dejó también muchos contusionados por la actuación de la Ertzaintza, aunque no se ha difundido ningún parte médico oficial. Entre ellos, un joven que permanece ingresado en el hospital y deberá ser operado al sufrir una rotura del hueso maxilar.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo