Antzerki Maitaleak Lorcaren «El romancero gitano» antzezlan dantzatua aurkeztuko du
Poesia, gitarra, dantza... izango dira Espaloiko taula gainean. Maite Lorenzok, Eduardo Falcesek eta Ernesto Barrutiak poesia eskainiko dute eta Erik Dezaren gitarra izango dute lagun emanaldi osoan. Dantzan, berriz, Amaia Bolunburuk jardungo da. Ordubeteko iraupena izango du antzezlanak. Lorcak hizkuntza narratiboa eta lirikoa nahasten ditu bere lanetan eta bietako batek ere ez du kalitaterik gal- tzen. 1928an argitaratutako lana da eta antzezlanak herri baten historia kontatzen du, jazartuta dagoen herri eta gizarte batena, alegia.