XXVI. Umorezko Antzerki Jardunaldiak, urri osoan Pasaian
Jardunaldiak Kanpingags taldeak estreinatzen ditu, «Lapur-zuloa» antzeslanarekin, arratsaldeko 20.30ean, Udal Aretoan (S. Pedro). Bihar (Udal aretoan, 11.00etan) eskolentzako emanaldia izango da Markeliñe taldearen «Txitxarra eta inurria» antzezlanarekin. Larunbatean (Antxoko kultur etxean, 22.30ean), JAJ Producciones-en («Sketch-up») eta May Gorostiagaren («Clowcusiones») txanda izango da eta igandean (Udal Aretoan, 20.00etan), Cascai teatreren «Made in Xina»rena.