GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gaur deklaratuko du Garzonen aurrean Imaz Batasuneko mahaikideak

GARA|

Joan den astelehenean Polizia espainolak Beasainen atxilotutako Asier Imaz Batasuneko mahaikidea, gaur igaroko da Baltasar Garzon epailearen aurretik. Imazi Batasunak Seguran egindako bileran parte hartu izana leporatzen diote eta hori dela-eta, Auzitegi Nazionalera eramango dute goizean.

Era berean, Gorka Diaz atxilotzeko agindua indarrean jarraitzen duela eta bere bila astelehenean bertan ibili zirela adierazi dute polizia iturriek.

Marije Fullaondoren arabera, PSOEk ezker abertzalea «eremu politikotik atera» nahi du eta, horretarako, errepresioaz baliatzen dela salatu du. Horiek hala, azken atxiloketak «juridikoak baino politikoak» direla nabarmendu zuen.

Gobernu espainolak bere helburua lortuko ez duela argi du Fullaondok, eta «urteetan erabilitako `errezeten' antzutasuna» agertu zuen. Alta, ezker abertzalearen ideiak aurrera egitearen gakoa «militantzia» dela esan eta militantzia hori «handia» dela baieztatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo