GARA > Idatzia > Euskal Herria

Asteartean Guardia Zibilak atxilotu ostean, Martutenen da Sasiain preso

GARA |

Guardia Zibilak Antxon Sasian preso politiko ohia astearte goizean atxilotu zuen Bergaran, bere etxean. Zuzenean, Martuteneko espetxera eraman zuten, Entzutegi Goren espainolak ezarritako bost urteko espetxe zigorra bete zezan.

Bergararra Estatu frantsesean preso egondakoa da «gaizkile taldeko kide» izatea leporatuta. Estatu frantsesean espetxe zigorra behin beteta ordea, Estatu espainolera estraditatu zuten Sasiain. Hala, Auzitegi Nazional es- painolak Guardia Zibilaren Arakako (Araba) kuartelaren aurkako eraso batean parte hartu izana leporatuta epaitu zuen

Orduan aske gelditu zen bergararra baina Fiskaltzak errekurtsoa ezarri zuen Entzutegi Gorenean eta horrek bost urteko espetxe zigorra ezarri dio orain, «kolaborazio delitua» argudiatuta.

Askatasunak jakinarazitakoaren arabera, Sasiainen defentsak Konstituzio epaitegian helegitea aurkeztuko du. Horiek hala, aurrez auzi horregatik 14 hilabeteko zigorra betea duela adierazi du eta, hortaz, 3 urte eta 10 hileko espetxe zigorra da Sasianek bete beharrekoa.

07.30ean atxilotu zuten Sasiain. Senideei Martuteneko espetxetik dei egin zien eta haren atxiloketaren berri eman zieten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo