GARA > Idatzia > Saskibaloia

ACB Liga

«La Casilla faktorea», beste garaipen bat lortzeko giltza

Real Madrilen kontrako itxura ona errepikatu nahi du Tauk Fuenlabradan

p045_f01_097x136.jpg

Arnaitz GORRITI | BILBO

ACB Ligako hirugarren jardunaldiak Granadaren eta Fuenlabradaren aurka neurtuko ditu Iurbentia Bilbao Basket eta Tau Baskonia, hurrenez hurren. Euskal taldeek bigarren garaipena erdiestea bilatuko dute, etxean bilbotarrek eta Madrilen Spahijarenek. Norgehiagoka biak 20.00etan hasiko dira.

La Casillan Kanaria Handiaren aurrean irabazi eta gero, Txus Vidorretarenek jarraian bigarren garaipena lortu nahiko dute. Oraingoan aurkaria Andaluziako C.B. Granada da. Aurreneko partida biak irabazita dator, baina Curtis Borchardt izarrak oraindik min hartuta dago eta, bestetik «La Casilla faktoreak» beste behin giltza behar luke Sergio Valdeolmillosek zuzentzen duen taldeari gailentzeko.

Horren harira, Marko Banic hegal-pibot kroaziarrak bere taldea «beti faboritoa» dela uste du etxean jokatzen duenean.

«Granadak lehenengo bi partidak irabazi ditu eta, noski, asko errespetatzen dudan taldea da. Hala ere, La Casillan jokatzen dugunean geuk izan behar dugu faborito. Zaleek asko animatuko gaituzte beti eta horrek denboraldi ona egiten lagunduko digu».

Iurbentia Bilbao Basketek talde osoa izango du jokatzeko moduan, nahiz eta Recker eta Savovic ez diren sasoi betean izanen. Estatubatuarrak orkatilan pairatu zaintiratua oraindik ez du erabat ahaztu eta Savovicek, aldiz, sukarra izan du azken bi egunetan.

Neurketa hori jarraitu gura duenak ETBren bitartez ikustea izango du onena, sarrerarik lortzea ia ezinezkoa izango baita. Asteon Bilboko taldeak bere helburu bat beterik ikustea lortu du: La Casilla taldeko bazkideek betetzea.

Horrek Xabier Jon Davalillo, Iurbentia Bilbao Basketeko presidentearen aburuz, «Bizkaiko gizartean Bilbao Basket errotzen» ari dela adierazten du. «Bazkide kopuruan are jauzi handiagoa espero dugu urte pare bat barru Miribillako inauguratzen denean».

Itxura ona errepikatzera

Bilbotarraren moduan, Tau Baskoniak ere bigarren garaipena jarraian bilatuko du eta, bide batez, Gasteiztik kanpora lortzen duen lehenbizikoa.

Aurkaria ez da nolanahikoa, ordea, Luis casimirok zuzentzen duen Alta Gestion Fuenlabrada arriskutsuaren kontra jokatuko baitute gasteiztarrek. Azken bi denboraldietan galtzaile atera badira ere, Real Madrilen aurka erakutsi itxura ona errepikatu nahiko dute Neven Spahijaren gizonek bolada hori apurtzeko.

Hasteko, Linton Johnsonen baja gainditu beharko du talde baskonistak, zuntz haustura dela-eta, jokatu ezinik izango baita hiru astean. Hala ere, baikor mintzatu zen Spahija Madrilerantz abiatu aurretik.

«Egia da, bai, Tau Baskonia hau berria dela neurri handi batean, egia da Linton Johnson falta zaigula eta egia da ere azkeneko bi urteetan `Fernando Martin' pabiloitik taldeak ez duela emaitza onik ekarri, baina gogotsu goaz Fuenlabradara bertatik bigarren garaipena ekarri dezakegulakoan».

«Ezagutzen ditugu Fuenlabradaren gauza on eta txarrak. Jokalari onak dituzte, hala nola Ferran Lopez, Wideman, Guardia, Nesovic, Radivojevic edo Marko Tomas. DKV Joventuten aurka galdu arren, Sevillan erakutsi zuten zein onak diren, etxekoei irabazi baitzieten», amaitu zuen kroaziarrak.

Tres semanas de baja por una rotura fibrilar

La posición de ala-pívot no le trae sino dolor de cabeza a Tau Baskonia. A Linton Johnson, que causó muy buena impresión ante el Real Madrid, se le detectaba ayer rotura de fibras en el tríceps del gemelo de su pierna derecha, con lo que causará baja tres semanas.

Neven Spahija no quiso buscar excusas ante esta baja en la previa del choque en Fuenlabrada. «Sin Teletovic tuvimos problemas ante Akasvayu, si bien antes de la llegada de Linton Johnson el equipo estuvo preparándose para jugar en esas condiciones. Ahora hombres como Jasaitis, Lucho Fernández o Mickeal deberán hacer funciones de ala-pívot», explicó.

A.G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo