GARA > Idatzia > Ikusmira

Putinek «bake beroa» ezarri nahi du munduan

Sobietar Batasunaren gainbeherak «gerra hotza»ren amaiera ekarri zuen. 1991tik hona mundua AEBen posizio hegemonikoen arabera antolatu da. Bi bloketan banatutako mundu batetik polo bakarrak zuzendutako sistema politiko batera igaro ginen. Orain, ordea, AEBek fronte guztietan dituzten pitzadurei Txinaren eta Errusiaren indarberritzea gehitu behar zaie. Errusiaren kasuan berrindartzea Putinekin etorri da. Energia iturriak ustiatzea, oposizio politikoa eta arerio ekonomikoak ezabatzea, bai eta estatalismo gogorra ere bere agintaldiaren ezaugarri nagusiak izan dira.

Legez Putin ezin da gobernuburu izateko hauteskundeetara berriz aurkeztu, baina Konstituzioa saihesteko lehen ministro kargua hartuko du eta botere banaketa irauliko du.

Iranetik bueltan bere asmoak argi erakusten dituzten adierazpenak egin ditu Putinek. AEBen posizioa gutxietsi du, bai Iraken bai eta Iranen ere. Nazioarteko komunitateak indar erlazio berrira egokitu beharko duela argi utzi du. Horrekin batera, jarrera armamentista gogorra agertu du eta errusiarrek indar nuklearra duten beste arma batzuk garatuko dituztela argi utzi du.

Ondorioz, «gerra hotzetik bake berora» eramango gaituen fase politikoaren atarian gaudela aurreikus daiteke. Mundu sistemak polo desberdinak izango ditu baina, tamalez, mutur horiek antzekoegiak izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo