GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

ERRETIRO ERREFORMAREN AURKAKO GREBA

La huelga colapsa el Estado francés

Uste bezala, Ipar Euskal Herrian ere, SNCF tren konpainia publikoko langileak izan ziren erretiro-sistema berezien erreformaren aurkako greba deialdia gehien jarraitu zutenak. Gas eta elektrizitate enpresetan erantzuna motelagoa izan zen eta ospitalean, postan edota ikastetxetan gutxi nabaritu zen. Baionan, halere, 1.700 manifestarik gobernuaren asmoak «borrokatzera» deitu zuten, atzokoa «mugimendu zabalago baten motor-berotzea» izan zela aitortuta.

p006_f01_301x173.jpg

Arantxa MANTEROLA | BAIONA

Baionako tren geltokiaren inguruetan, atzo goizean, ohi baino jende gehiago zebilen. Alta, jende andana hura ez zen bidaiarien joan-etorriek eragindakoa, geltokia erabat hutsa, itxia baitzegoen. Langilerik ez, trenik ez eta, hortaz, bidaiarik ere ez. Autobus batzuk herriarteko ibilbidea bermatzeko, besterik ez.

Nicolas Sarkozyk iragarritako erretiro sistemaren erreformak langile sindikatuen artean piztu duen aurkakotasunaren lehen erakustaldi nagusia izan zen atzokoa. Estatuan bezala, Ipar Euskal Herrian ere grebara deitu zituzten, batez ere, elektrizitate (EDF), gas (GDF) eta garraio publikoan (SNCF-Metro) diharduten langileak. Administrazioak, postak eta hezkuntzako funtzionarioen hainbat sindikatu sailek ere bat egin zuen deialdiarekin.

Espero zen bezala, Ipar Euskal Herrian SNCFn izan zuen eragin nagusia grebak. Ez zen trenik ibili eta geltoki nagusiak erabat hutsak zeuden. Aspaldiko partez, -dozena bat urte- deialdi bateratua egin zuten tren konpainia publikoan dauden zortzi sindikatuek. EDFko eta GDFko Eskualdeko Zuzendaritzan %60k egin zuen lanuztea baina etxeetako zerbitzuan ondoriorik izan gabe. Beste esparrutan eragin motelagoa izan zuen grebak. Hainbat ikastetxetan klase batzuk bertan behera geratu ziren (Hendaia, Uztaritze), Baionako erietxean zuzendaritzaren esanetan langileen %5 inguru gehitu ziren deialdira eta posta bulegoetan, hiriko autobus zerbitzuan, aireportuan eta erakundeetako administrazioetan, berriz, apenas nabaritu zen. Hori bai, goizez bederen, Biarrizko bidesaria doan igaro zitekeen.

1.700 karriketan

Lapurdiko hiriburuko Izpiritu Saindu auzoan dagoen geltokiaren parean 10.30tik goiti biltzen hasi zen jendea manifestazioa egiteko. 1.700 bat manifestari emeki abiatu ziren bakoitza sindikatuen pankartaren atzetik. Hasierakoan, soilik CGT eta FSU elkarturik. Nahiko begi bistakoa zen greba-deialdian izan zuten batasuna ez zela mobilizazioan bertan islatu, sindikatu guztiak ez zutelako kalera irteteko deirik egin.

Atzokoan, CGT sindikatuaren koloreak eta banderolak izan ziren nagusi. Sindikatu garrantzitsuenen artean FOko eta CFDTko bakan batzuk izan ziren. LABek ere multzo berezituan egin zuen suprefeturainoko ibilbidea.

Hara iritsita, CGTko kide Dominique Melletek irakurri zuen bere sindikatuak eta FSUk adostutako mezua. Beste sindikatu batzuek (Solidaires, LAB...) berea banatu zuten jendearen artean.

Guztiek Gobernuak bere erreforma «irentsarazteko erabili duen maltzurkeria» salatu zuten eta berariazko erretiro-sistema «batzuen pribilegio»tzat jotzearekin langileak aurrez aurre jartzea duela helburu nabarmendu zuten. Halaber, datorren urtetik goiti, Sarkozyren eta Fillon ministroaren benetako asmoa erretiro sistema osoaren eraldaketari ekitea dela adierazi zuten. Eraldaketa hori egiteko «harmonizazioa edo parekatzea» aitzakia hartuta, kotizazio urteen kopurua gehitu nahi duela zioten sindikatuek.

«Iruzur intelektuala»

CGTren eta FSUren ustez, «uniformizazioa ez da berdintasuna» eta beheko mailatik egindako lerrokatzea edo parekatzea «neurri okerrena» da. Horregatik, haien ustetan, Sarkozyren «iruzur intelektuala borrokatu egin behar da erregimen bereziak kentzearekin erretiro-sistema orokorra birbaliotuko dela sinetsarazi nahi baitigu».

LABek ere langile guztien «funtzio publikoko zein pribatukoen eta langabetuen kontrako neurri»tzat jo du erreforma, finean, «elkartasunean oinarritutako sistema ordezkatzea eta pribatizatzea bilatzen duelako». Lortze sozialak defenditzera eta beste eskubide batzuk irabaztera deitu zuen.

Atzokoa «mugimendu orokor eta zabalago baten lehen urratsa» izan zela uste du sindikatu abertzaleak, «gure aldarrikapenak lortzeko behar den indar harremana sortu behar dugu». Ildo horretatik, Alain Duzert CGTko koordinatzaileak «motor-berotze» baten gisan hartu zuen protesta eguna: «Lehen mobilizazioa izateko Baionan bildu garen kopurua ez dago gaizki. Lan egiten jarraitu behar dugu mugimendua askoz gehiago hedatzea lortzeko».

Manifestazio amaieran, CGTko eta FSUko ordezkariak suprefetaren kabineta-buruarengana zuzendu ziren Estatuko ordezkariari beren egonezinaren eta aldarrikapenen berri emateko.

Amaitu baino lehen, bezperan hedatu zen greba jarraitzeko aukera ezeztatu zuten sindikatuok. Goiz partean egindako batzarrean, oraingoz, protesta bere horretan uztea eta gaurko egunerako deialdi berririk ez egitea deliberatu zutela jakinarazi zuten.

PARIS «NO CEDERÁ»

A la vista de las movilizaciones, el Gobierno de París aseguró que «escuchará» los temores y las preocupaciones que le trasladen los sindicatos, pero subrayó que mantendrá sus planteamientos de reforma y que «no cederá».

DIVORCIO

El portavoz del Elíseo, que había rehuido la víspera pronunciarse sobre los rumores de separación de Nicolas y Cecilia Sarkozy, anunció oficialmente ayer el divorcio. Un intento más de mitigar los ecos de la huelga contra la reforma.

CORTE A SARKOZY

La huelga de la EDF no afectó a los domicilios particulares, salvo al de Nicolas Sarkozy. Los trabajadores de la compañía eléctrica hicieron uso de una forma de protesta habitual y cortaron la corriente en la vivienda que posee en Versalles.

París replica que la rotunda respuesta no variará sus planes

Los sindicatos franceses consiguieron una movilización masiva de los trabajadores en contra de la reforma de los regímenes especiales de jubilación planteado por el Gobierno de François Fillon y lograron alterar seriamente la red de transporte público, que hoy se verá todavía afectado tras la decisión de varias federaciones de prorrogar la jornada de huelga.

En París y otras 27 grandes ciudades del Estado, como Toulouse, Burdeos y Marsella, miles de manifestantes recorrieron las calles en una protesta que fue más allá de la reivindicación inicial y supone una seria advertencia al presidente Nicolas Sarkozy, principal artífice del abanico de reformas.

Según las cifras manejadas por los sindicatos, unas 300.000 personas se manifestaron en el Estado, y sólo en París se movilizaron 25.000.

La sociedad nacional de transportes por ferrocarril (SNCF) y la Red de Cercanías y Metro de París (RATP) registraron niveles record de participación con un 73,5 % de huelguistas, más que el 67 % alcanzado durante el conflicto que vivió el Estado francés en 1995 y que los sindicatos se habían marcado como referente.

Otra cifra significativa es que en la eléctrica EDF la huelga tuvo un seguimiento del 51,9 %. En la función pública el porcentaje se redujo al 8 %, y al 20% en el Ministerio de Economía.

En 1995, el intento del Gobierno de Alain Juppé de modificar este sistema de pensiones hundió al Estado en tres semanas de parálisis histórica de los transportes públicos sin que la fuerza sindical se debilitara un ápice ni la opinión pública les diera la espalda.

El secretario general de la federación ferroviaria de la CGT, Didier Le Reste, dijo ayer que los trabajadores esperan un «mensaje» del Gobierno, que se tendrá en cuenta a la hora de decidir si se continúa o no la huelga.

La misma federación de Fuerza Obrera (FO) advirtió al Gobierno de los riesgos de un conflicto en la SNCF y CGT pidió al ministro de Trabajo que «pare la reforma en 15 días» porque no se puede «decretar» de manera «unilateral» una disminución de las pensiones de entre un 20 y un 25%.

París aseguró que «escuchará» los temores y las preocupaciones de los sindicatos, pero que mantendrá su determinación y «no cederá», según el portavoz del Ejecutivo, Laurent Wauquiez.

Mientras los manifestantes recorrían las calles en contra de la política social de Sarkozy, el Elíseo anunciaba el divorcio de Nicolas y Cecilia Sarkozy, una coincidencia que no ha pasado desapercibida para los sindicatos y los partidos de izquierda, que lo interpretaron como una forma de mitigar los efectos de la protesta. GARA

PARÍS EN BICI

Las bicicletas de libre servicio de la capital francesa estuvieron ayer muy solicitadas. Desde primera hora de la mañana, más de 20.000 personas las utilizaron, el doble de lo que suele ser habitual en un día normal.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo