Epaiketa
Epaiaren zain dira «Zutabe»ak banatzea leporatu dieten gazteak
«Zutabe»en banaketaz akusatuak dauden gazteen aurkako epaiketa atzo bukatu zen Auzitegi Nazional espainolean. Atzoko saioan, defentsak informea aurkeztu, eta beren absoluzioa eskatu zuen. Epaia noiz emango zain dira orain 9 gazteak. Fiskaltzak 8 eta 5 urteko espetxe zigorra galdegin du. Askatasunak ordea, oinarrian tortura dagoela esan, eta praktika hau «independentziaren aldeko borrokaren aurka egiteko» dela esan du.