Zozketa
Hercules izango da lehen arerioa Kopako ibilbidean
B.Z | BILBO
Alacanteko Hercules izan da Athletici aurten Kopan, final hamaseigarrenetan, egokitu zaion lehen kontrarioa. Zuri-gorriek atzo eguerdian jakin zuten zein izango zen txapelketa horretan topatuko duten lehen aurkaria.
Horiek hala, berez, joaneko partida urtarrilaren 14an jokatzekoa da ¯Herculesen webguneak atzo adierazitakoaren arabera¯ Rico Perez futbol zelaian. Hala ere, oraindik kolokan dago data. Izan ere, Alacantek Real Madrilen kontra jokatu behar du kanporaketan horretan eta Alacanteko bi taldeek futbol zelaia konpartitzen dute. Hortaz, bietako batek partiden ordena aldatu beharko du.
Data aldaketak alde batetara utzita, argi dago Hercules bigarren mailako talderik indartsuenetarikoa dela. Aulkian, zuri-gorrien mito bat dute: Andoni Goikoetxea. Dena den, alonsotegiarra ez da zuri-urdinek duten euskal herritar bakarra. Berarekin, Athleticen beste hiru jokalari ohi baitaude. Unai Alba oiartzuarrak Bilbo utzi eta Alacanterako bidea hartu zuen udan. Orain, eta lehenengo jardunaldietan jokatu barik geratu ostean, bere taldeak aurreko larunbatean Mendizorrotzan titular aritu zen.
Minutu asko pilatzerik izan ez duen beste zuri-gorri ohi bat Javi Gonzalez da. Zorrotzakoak soilik 23 minutu jokatu ditu ligan eta berak nahi baino aukera gutxiago izan du.
Azkenik, Sendoa Agirre erandioztarra partida gehiagotan aritu da, baina Andoni Goikoetxeak behin bakarrik sartu du hamaikakoan.
Athleticeko jokalariak izandakoekin batera, lehen mailan esperientzia zabala duten beste hainbat futbolari ditu Herculesek. Horien artean, Javier Farinos, Inter eta Valentzian aritutakoa; Alaveseko aurrelari ohia, Ruben Navarro; Jorge Lopez `Tote', Real Madrilen eta Valladoliden jokatu duena eta Gonzalo De Los Santos, Uruguaiko talde nazionalarekin hainbat aldiz deitu dutena.
Hala, Kopako lehen kanporaketa hori atzo Lezamako prentsa aretoan hitzetik hortzera ibili zen gaietako bat izan zen. Zuri-gorrien entrenatzaile Joaquin Caparrosek adierazi zuenez, «oso kanporaketa lehiatua izango da». Bere esanetan, «etxe honetako jende oso ezagunaren kontra hasiko gara txapelketa, gainera, taldeko jokalari gehienek Lehen Mailan aritu dira».
Hala ere, Utrerako prestatzaileak nabarmendutakoaren arabera, Koparen inguruko gogoetak etorkizunerako lagako ditu. Caparrosek zehaztu zuenez, «lehiaketa oro, aurkarien maila alde batera utzita, zaila da. Baina kasu honetan, partida jokatu arte, ahaztuta izango dugu, nahiz eta ailegatzen denean gure arreta guztia jarriko dugun».
Bilbotarren entrenatzailearen haritik jardun zen Iban Zubiaurre. Mendarokoak nabarmendutakoaren arabera, Hercules, «aurrealdean kalitate handia» daukan taldea da. Horren mesederako, gipuzkoarraren ustez, Goikoetxearen taldeak oso joko «azkar, erasokorra eta bertikala» praktikatzen du.
Varios directivos del Athletic comandados por Fernando García Macua, el presidente de la Federación española, Angel María Villar y el máximo mandatario de la Federación de la CAV, Iñaki Dobaran, mantuvieron ayer una reunión de trabajo en el Palacio de Ibaigane.
Markel Susaeta e Ion Vélez han pasado a tener ficha profesional. El mediapunta eibartarra y el delantero navarro han ligado su futuro al conjunto rojiblanco hasta el año 2010.
A tenor de lo visto ayer en Lezama, Igor Gabilondo se postula como una de las grandes novedades del once inicial. El de Añorga, recuperado de su lesión, retornará al centro junto a Orbaiz, Javi Martínez y David López. Parece claro que el guipuzcoano actuará en banda izquierda, pero la posición de David López arroja más dudas. El ex de Osasuna ofreció un muy buen nivel jugando por dentro frente al Milan y podría repetir. En cuanto a la defensa, Ocio parece que ha superado su proceso gripal y volverá a formar en el eje junto con Amorebieta. Este hecho provocara una nueva suplencia de Ustaritz, ya que a pesar de que Caparrós había probado con el de Matiena como lateral derecho, ahora todos los boletos para esa demarcación recaen en Zubiaurre. Sin embargo, el de Mendaro prefirió ser cauto y aseguró no querer «hacerse ilusiones». Quien casi seguro no estará en Valladolid es David Cuéllar. El navarro sufre una sobrecarga en los isquiotibiales. B.Z.