GARA > Idatzia > Non Zer

Irun Iruten elkarteak Mintza lagun euskaldunak behar ditu

Irun Iruten euskara elkarteak Irungo eta Hondarribiko euskaltegiekin eta udalekin batera, Mintza laguna egitasmoa abian jarri du eta horretarako jendea behar du. Egitasmo honetan euskara ikasten ari direnak euskaraz dakitenekin harremanetan jartzen dira, lau bat laguneko taldetxoak osatzen dira eta beraiek erabakitzen dute non bildu eta zer egin: kafetxo bat hartu edo ibiltzera joan. Izena emateko epea urriaren 26an amaituko da, Irun Iruten euskara elkartea (Foru kalea 4, Irun) 943 635 602 telefonoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo