GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hildako gatibuen senideek preso gaixoak askatzeko galdegin dute

Beren senideei jazotakoa ez errepikatzearren, urteotan espetxe politikaren ondorioz kartzelan bizitza galdu duten euskal presoen seni-deek protestaldia egin zuten PSEk Donostian duen egoitzaren aurrean. Gaixotasun larriak jota dauden presoak berehala askatzeko exijitu zuten, eta euskal herritarrei konpromisoak hartzeko deia ere egin zieten.

p013_f01.jpg

Gari MUJIKA |

Estatu espainoleko eta frantseseko ziegetan gatibu zituzten 22 euskal herritar hil dira gaurdaino, estatuotako espetxe politikaren ondorioz. Zendutako preso politiko horien senideak, PSEk Donostian duen egoitzaren aurrean elkarretaratu ziren atzo, aldarrikapen eta exijentzia argi batekin: gaixotasun larriak jota gatibu dituzten euskal preso politikoak askatzea, hala «bizirik» herrira daitezen.

Hogeita hamar lagun ingu- ru elkarretaratu ziren PSEren egoitzaren aurrean «Bizirik eta etxean nahi ditugu» lelopean, Etxerat-ek egindako deialdiari jarraiki. Bertan, Gobernu espainolaren eta frantsesaren gidari diren PSOE eta UMP alderdiei espetxe politika «kriminala» baztertzeko exijitzeaz gain, euskal gizarteari ere dei egin zioten euskal preso politikoen eskubideen defentsan «konpromisoak hartzeko».

Iñaki Zalakain eta Idoia Muruaga izan ziren espetxean zendutako preso politikoen senideen izenean komunikabideen aurrean hitz egin zutenak. Lehena, 1990ean Martuteneko espetxean bihotzekoak jota hil zen Mikel Zalakainen semea da; bigarrena, aldiz, 2006ko otsailaren 27an Cuencako espetxean urkaturik agertu zen Igor Angulo santurtziarraren alarguna.

«Egungo baldintzetan mantentzeak, gaixotasun larriak jota dauden presoen osasun egoera are gehiago okertzea ekarri ahal duelako konpromisoak eskatu dizkigute, beraien senideak bizirik etxeratzeko», adierazi zuen Zalakainek. Izan ere, bere esanetan, preso horiek «alarma gorri guztiak piztu baitizkigute», beren egoeraren larritasuna azalduz. Eta senideok, konpromisoak hartzeko deiari baiezko borobilarekin erantzun diote, «oso ongi baitakigu guk zertaz mintzo diren, gure senideak, 22 guztira, kartzelak hil baititu».

Konpromisoak presioa egiteko

«Kasu batzuetan, kartzelak berak eragindako gaixotasun eta depresio larrien ondorioz hil dira. Besteetan, gaixotasunak behin detektaturik, kartzelak unibertsala den osasun asistentzia duina ukatu egin dielako. Beraien gaixotasunak ez okertzeko ezinbestekoa zuten askatasuna ukatu egin zietelako», jarraitu zuen Zalakainek.

Senideok horrela erantzun zioten, PSOEren egoitza aurrean protestaldia eginez, gaixotasun larriak dituztenen senideen deialdiari: «Guztion lanak eta konpromisoak bermatuko duelako gaixotasun larriak dituztenak bizirik etxeratzea».

Zalakainen eta Muruagaren esanetan, auzoetan eta herrietan aktiboki euskal preso politikoen eskubideen defentsan konpromisoak hartzeko deia egin zuten, beren aburuz horrela bermatuko baita presoak «beren eskubideen jabe» izatea, Euskal Herrian elkartzea, eta ondorioz, «unibertsala den baina egun ukatua duten osasun eskubidea ere bermatua izatea».

Hala, atzoko kontzentrazioan euskal herritarrei konpromisoak hartzeko deia egin zieten senideek. «Presioa egin behar diegu, egun, inpunitate osoz, euskal preso politikoei gaixotasun larriak eragiten dizkieten bi estatuei», eta horrela gaixo dauden presoak askatzeko.

Baina, senideon iritziz, egin beharreko presioa, arazoaren erroak astintzeko izan behar da. Beraz, «presioa egin behar diegu euskal preso politikoen aurkako espetxe politika kriminala uztera behartzeko, preso gaixoak askatzera behartzeko, eta finean, euskal presoak, dagozkien eskubideen jabe izanik, Euskal Herrira ekartzera behartzeko».

Bestalde, preso politikoen eskubideen defentsan, 25 pertsona mobilizatu ziren iluntzean Zaldibian, 16 Astigarragan, 50 Oiartzunen, 31 Berangon, 55 Iurretan, 14 Ataunen, 10 Añorgan eta 33 Laudion.

La política carcelaria, causante de la muerte de 22 prisioneros

La política penitenciaria de los estados francés y español ha sido la detonante, en las últimas décadas, de la muerte de veintidós ciudadanos vascos encarcelados. Algunos fallecieron en prisión; otros, inmediatamente después de ser liberados, pero como consecuencia de una grave enfermedad que fue en aumento entre rejas.

Los fallecidos en prisión o por su paso por la cárcel son los siguientes: Jose Ramón Goikoetxea Bilbao (1985, Alcalá Meco); Mikel Lopetegi Larrarte (1988, Herrera de la Mancha); Jean Groix (1991, Fresnes); Jose María Aranzamendi (1997, Alcalá Meco); Juan Karlos Hernando (1997, Albacete); Ramón Gil (2002, Legazpi); Oihane Errazkin (2004, Fleury Mérogis); José Angel Altzuguren (2005, Soria); Igor Angulo (2006, Cuenca); Juan José Crespo Galende (1981, Herrera de la Mancha); Joseba Asensio (1985, Herrera de la Mancha); Juan Karlos Alberdi (1988, Herrera de la Mancha); Mikel Zalakain (1990, Martutene); Pello Mariñelarena (1993, Fresnes); Roberto Sainz (2006, Aranjuez); Josu Retolaza (1987); Jabi Gorostiza (1996); Juan José Etxabe (1996); Jean Louis Matia (1997); Santiago Díez (1997); Esteban Esteban Nieto (1999); y Kepa Miner (2004). G.M.

«Inpunitatez»

Iñaki Zalakain: «Presioa egin behar diegu, inpunitate osoz, euskal preso politikoei gaixotasun larriak eragiten dizkieten bi estatuei».

Plaga de ratas en Langraiz, y protestas en Soto del Real

Askatasuna informó ayer de que los vascos recluidos en la cárcel de Soto del Real continúan con su dinámica de lucha emprendida semanas atrás contra la política de aislamiento. Hace ya meses, los prisioneros políticos en la cárcel madrileña llevaron a cabo una dinámica de protestas con el mismo objetivo que el de ahora. Entonces, dieron por terminada la protesta al entender que habían sido aceptadas sus exigencias. No obstante, y a tenor de que la dirección de la prisión reemprendió la estrategia de aislarlos, han reiniciado los actos de protesta. En las últimas semanas, los vascos presos en Soto del Real han llevado a cabo varios plantes ante los funcionarios, y han informado de que Ainhoa Mujika continúa todavía en una celda de aislamiento. La semana pasada fueron José Ramón Karasatorrre, Xabier Zabalo y Fernando Bert los que fueron enviados a esas celdas. Además, Zabalo será en breve trasladado a la cárcel de Puerto de Santamaría como consecuencia por su participación en las protestas.

Por otra parte, Askatasuna informó de que en la prisión alavesa de Langraiz los prisioneros están sufriendo últimamente una plaga de ratas. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo