GARA > Idatzia > Saskibaloia

ACB Liga

Huertas-Vazquez bikoteak ikuskizuna eman du «etxean»

Jardunaldiko ezustea eman zuen talde bilbotarrak, aise menderatu baitzuen ACB Ligako egungo liderra; La Casillatik at aurreneko garaipena erdietsi zuen.

p038_f01_111x111.jpg

Arnaitz GORRITI | BILBO

Jardunaldiko ezustea eta merezitako garaipena. Huertas-Vazquez bikoteak ikuskizun polita eman zuen «etxean» -iaz Badalonan jokatu zuten- eta aise menderatu zuten talde kataluniarra.

La Casillatik kanpo aurreneko bi neurketak galdu arren, konplexurik gabe jokatu zuen Iurbentia Bilbao Basketek. Bizkarreko arazoen erruz, Rancikek jokatu ez bazuen ere, sendo aritu ziren DKV Joventuten aurka. Inork uste ez zuen arren, ACB Ligako liderrari gailendu zitzaion Bilboko taldea.

Defentsan oso kontzentratuta kantxaratu ziren bizkaitarrak. Rudy Fernandez eta Lubos Bartonik gabe, Laviña eta Mallet hasi ziren aurreneko saskiratzeak lortzen. Alabaina, Vazquez eta Huertasen eskutik Vidorretarenek markagailuan aurrea hartu zuten. Konfiantza handiegia sumatzen zitzaion Kataluniako taldeari, baina bizkaitarren lan aparta zela-eta, larrutik ordaindu beharko zuten.

«Aitoren» aldaketek ez zuten erreakziorik eragin; bilbotarren errotazioak, aldiz, erritmo bikainari eutsi zion. Hala, lehenengo laurdena 13-18 amaitu bazen, bigarren laurdeneko erdialdera 15-28 aurretik ziren Vidorretarenak. Palau Olimpiceko zaleek ezin zuten sinetsi.

Presioa egiten hasi ziren etxekoak une horretan, baina Bilboko antolatzaileek ez zuten baloiari eusteko arazorik izan. Horretaz gain, hiruko eta jaurtiketa libreetan oso portzentaia onak izan zituzten. Huertasen hiruko bati esker Bilbao Basketek bikoiztu egin zuen DKV Joventut: 19-40. Azkenean, 11-24ko partzial ikaragarri bati esker, atsedenaldira 24-42 iritsi ziren.

Huertasen maila

Hirugarren laurdena hasi eta... lehengo lepotik burua. Marcelinho Huertasek hartu zuen bilbotarren ardura, eta bere taldekideei -utzita jokatzen du Bilbon- maila aparta duela erakutsi zien. Taldearen 19 puntuak berak sartu zituen. Inor ohartzerako 25! puntuko aldea zuen Bilbao Basketek: 37-52.

Rubio eta Ribasen eskutik iritsi zen Badalonakoen aurreneko erantzuna, 6-0ko partziala lortuz, baina Ribasek bosgarren falta egin zuen eta Jaglari falta teknikoa adierazi zioten protesta baten ostean. Huertasi esker markagailuan 42-61 zela iritsi ziren azken laurdenera.

Erritmoa mantsotu zuten Vidorretarenek azken zatian. Erlojuarekin jokatzea otu zitzaien eta, Leonen ez bezala, ongi eutsi zioten markagailuari.

Ricky Rubioren ekinarekin eta Jagla eta Hernandez-Sonsecaren puntuekin, nolabait partida itxuratzen saiatu ziren. Alabaina, Paco Vazquezek eta Marcelinho Huertasek, partidako jokalari onenak zalantzarik gabe, bikain gidatu zuten Bilbao Basket garaipenera.

Azken minutuan, gainera, Xavi Lopez kataluniarrak ere debuta egin ahal izan zuen.

 
Defentsa bikaina

Ia ehun puntu sartzen zituen batez beste DKV Joventutek atzora arte. Aitzitik, Iurbentia Bilbao Basketen defentsak lan bikaina egin zuen, une oro kontzentraturik egon ziren eta ez zieten kataluniarrei beren ohiko jokorik egiten utzi.

19 puntuak

Zaila da sinistea, baina Marcelinho Huertasek aurtengo ligan ikusiko diren balentriarik handienetako bat egin zuen. Hirugarren laurdenean Bilbao Basketek saskiratutako 19 puntuak antolatzaile brasildarrak lortu zituen.

BILBAO BASKET
DKV JOVENTUT
La «Catalunya Power» copa la cabeza de la ACB

Resulta paradójico, pero el baloncesto catalán ha reforzado su posición en cabeza de la clasificación de la Liga ACB justo en la jornada en la que los líderes, DKV Joventut y Akasvayu Girona, han perdido sus primeros partidos de la temporada.

El principal exponente de esta Catalunya Power es el Ricoh Manresa, equipo recién ascendido que se está convirtiendo en la principal revelación de la liga. En el choque disputado este sábado, los hombres entrenados por Jaume Ponsarnau se deshicieron por un claro 73-90 del Alta Gestión Fuenlabrada, con la actuación destacada de Guillem Rubio con 17 puntos.

Otra de las principales sorpresas de este inicio de campaña es el C.B. Granada. El equipo andaluz va en segundo lugar de la clasificación liguera con cuatro victorias, y eso que su máxima estrella, el estadounidense Curtis Borchardt, sólo pudo debutar ayer. De hecho, el primer partido del ex jugador de los Jazz fue bastante notable, puesto que a sus 12 puntos sumó 11 rebotes, siendo de gran ayuda en la victoria en el derbi andaluz ante en Unicaja de Málaga por 80-69.

Por último, hay que destacar el pobre inicio liguero de MMT Estudiantes. El conjunto del Ramiro sólo ha ganado un partido y fue el Pamesa Valencia quien se llevó el triunfo del palacio de los Deportes de Madrid tras derrotar a los estudiantiles por 72-79. La estrella del encuentro fue el catalán Albert Miralles, que con sus 21 puntos y seis rebotes dio la victoria a los de Fotis Katzikaris. El baskonista Stanko Barac aportó cuatro puntos y un rebote.

G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo